Mikroplastikoak barrabiletan

Mikroplastikoak barrabiletan Toxicological Sciences aldizkarian argitaratu den ikerketa batek aztertutako arren genitaletan, bai gizakienetan, bai txakurrenetan, plastiko partikulak aurkitu ditu. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/mikroplastikoak-barrabiletan/@@download/image/microplasticos-que-son-y-como-afectan-al-cuerpo-humano.jpg
2024/05/27
Toxicological Sciences aldizkarian argitaratu den ikerketa batek aztertutako arren genitaletan, bai gizakienetan, bai txakurrenetan, plastiko partikulak aurkitu ditu.
Mikroplastikoak barrabiletan

Badak plastikoz inguratuta bizi gara, baina uste duguna baino inguratuago gaude. Plastiko partikula hauek sekula pentsatuko ez genukeen lekuetaraino iritsi dira. 

Poliesterrarekin jantzi ohi gara, polipropilenozko tupper-etan jan, polietileno osagai moduan duten ontzietatik ateratzen du janaria… material horiek egunero erabiltzen ditugu, deskonposatu egiten dira, baina ez guztiz, mikropartikulak geratzen dira eta adituek diotenez, etxean sortzen den hautsik gehiena, gaur egun plastikoa da. 

Gizakiok ez dugu modurik plartikula horiei muga jartzeko, gura gorputzean sartzen dira ahotik edo sudurretik. Hain da horrela, giza plazentara ere iritsi direla. Bada orain jakin denaren arabera, barrabiletan ere mikroplastikoak daude. Bai gugan eta baita gure txakur maskotetan ere. Ikerketak 47 txakur barrabil eta gizakiaren 23 aztertu ditu eta guztietan 12 motatako mikroplastikoak topatu dira. 

Ikerketa ugari burutzen ari dira mikro eta nanoplastikoak aztertuz, batez ere, hauek ugalkortasunean nola eragiten duten ezagutzeko. Oraindik ordea, ez dago hauen eraginen informazio askorik. Ikerketa honek, lehendabizi, mikroplastiko hauek kuantifikatu egin nahi izan ditu eta hauen konposizioa aztertu. Barrabiletan mikroplastiko eta espermatozoide kopuru zenbatu da. 

Ikerketa askok ohartarazi dute gizaki arren espermaren kalitatea beherantz doala. 2022ko ikerketa batek erakutsi zuen espermatozoideen bataz bestekoa jaitsi egin zela  1973-2018 urteen artean. Datuek aurreikusten dutenez, kopurua etengabe murrizten joango omen da. 

Berriki argitaratu den ikerketa honen emaitzak ere bide beretik doaz, erakutsiz inongo espeziea ez dagoela salbu mikroplastikoengandik. Gehien azaldu den materiala plastikozko poltsetan, elikagai ontzietan, garbigarrietan eta baita pixoialetan ere, erabiltzen dena da.