Ezagutzen al duzu Gimnastika Erritmikoan txapelduna den arabar gaztea?

Jon Rivera Aulestia laudioarrak Espainiako Gimnastika Erritmikoko Txapelketa irabazi du duela gutxi Junior kategorian. Espainiako Estatuko hamalau onenen artean lehiatuko da datorren denboraldian.
Guadalajaran ekainean jokatutako txapelketan hirugarren postua lortu zuen uztaiarekin eta pilotarekin. Mazoekin, berriz, lehen postua eskuratu zuen.
Rivera 2021ean hasi zen Espainiako Txapelketan parte hartzen eta duela bi urte hirugarren postuan sailkatu zen uztaiarekin, Santanderren.
Denboraldia otsailean hasiko dute berriro, ekainera bitarte. Txapelketako emaitza tarteko, lehen kategoriara igotzea lortu du eta bertan hamalau onenekin arituko da. Riverak Aleari azaldu dionez, kategoria horretan mantentzea izango da haren helburua. Lau aparaturekin arituko beharko du lehen kategorian, zinta ere tartean izango baita.
Laudioarrak Aresketa klubean hasi zuen bere ibilbidea eta orain Beti Aurrea klubean ari da, Marga Armas entrenatzailea lagun.