Micropia espazioa

Micropia espazioa https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2014/11/10
albiste-laburra
Micropia espazioa
Amsterdam txapelduna da kontu bitxiak erakusgai dituzten museoetan. Horren adibide da Micropia espazioa. Gure inguruan bizi diren izaki mikrospopikorik txikienak biltzen ditu, batez ere, bakteriak eta mikrobioak. Aurten ireki dute, eta inguratzen gaituzten bizidun nimiñoen edertasunaren eta euren existentzia interesgarriaren berri ematea du helburu. Izan ere, beste era batera ikusezinak dira, eta gainera, euren beldur izaten gara definitzen dituen hitzari konnotazio ezkorra eman diogulako. Hainbat mikrobio eta bakterien bizimodua ezagutzeko aukera ematen du, beraz, museoak; hala nola, non eta nola jaio eta hazten diren begiz ikustekoa.