Mexikok Kristobal Kolonen estatua kendu du emakume indigena batena jartzeko

Mexikok Kristobal Kolonen estatua kendu du emakume indigena batena jartzeko Kolonen estatua orain arte Mexiko hiriko hiribide nagusian kokatua egon da. Orain, ordea, parke batera mugitua izan da. Pasa den urrian, hiriburuko gobernuak estatua erretiratu zuen hiritarren protestak eta berau eraisteko nahiak ikusirik. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/mexikok-kristobal-kolonen-estatua-kenduko-du-emakume-indigena-batena-jartzeko/@@download/image/A2S2BIWTSVA73APEDOMGFIQBMQ.JPG
2021/09/21

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Kolonen estatua orain arte Mexiko hiriko hiribide nagusian kokatua egon da. Orain, ordea, parke batera mugitua izan da. Pasa den urrian, hiriburuko gobernuak estatua erretiratu zuen hiritarren protestak eta berau eraisteko nahiak ikusirik.
Mexikok Kristobal Kolonen estatua kendu du emakume indigena batena jartzeko

Mexiko Hiriak, honela, Kristobal Kolonen estatua Amerika Parkea deitutakora baztertu du. Bere tokian, hiriaren erdigunean, jatorriz bertan zeuden pertsonei aitortza egingo dien monumentua ezarriko du emakume indigena baten itxuran. 

Honela, Kolon Tlali deitutako monumentuagatik ordezkatua izango da Kristobal Kolon. 6,5 metroko altuera du eta Tlali-k lurra esan nahi du nahuatl hizkuntzan. Sorkuntza Pedro Reyes eskulturagilearena da. Berak azaldu duenez lurra irudi femenino batekin ordezkatu du, izan ere, artistaren hitzetan "bertatik gatoz eta bertara goaz. Lurra ez da bakarrik gure iragana, XXI. mende honetan ere, bere zainketak gure biziraupena baldintzatuko du. Lurra nola zaindu erakutsi ahal digutenik bada horiek herri indigenak dira".

Kristobal Kolonen monumentua Amerikara iritsi zela 400 urte bete zirela gogoratzeko enkargatu zen bere garaian. Jarri zen momentutik eskultura kritika ugariren jomuga izan da hiru hamarkada luzeetan. 

Berau eraisten askotan saiatu dira. Lehen saiakera 1992ko urriaren 12an izan zen, Amerikaren Aurkikuntzaren eguna ospatzen den egunean, hain justu. Egun horretan, manifestari batzuk berau eraisten saiatu ziren, lortu ez bazuten ere. 25.000 manifestari elkartu ziren estatuaren aurrean eta batzuk, bertara igota pankarta bat ere jarri zioten: "Masakre  indigenaren V. ehunkakoa".

1994. urteko urriaren 12an, brontzezko estatua hiriko autobus batera lotu zuten berau eraisteko helburuz. Azken momentuan, poliziak ekintza geratu zuen. Ordutik, urriaren 12 bakoitzean, poliziak estatua zorrotz zaindu izan du manifestatzaileek eraitsi ez dezaten. 

Monumentua 1875. urtean inauguratua izan zen eta proiektua Mexikoko azken enperadoreak, Habsburgoko Maximiliano I. hasi zuen, 1867an kargutik kendua izan zenak, Benito Juarez presidenteak errepublika ezarri zuenean. 

Hamar urte beranduago, Antonio Escandonek (Mexikoko enpresari famatu batek), proiektuarekin jarraitu zuen 14 metro altuko monumentua finantzatuaz. Egun, ordea, egoera bestelakoa da, eta Mexikok hiriaren erdigunetik kendu du, berdintasunaren eta justiziaren alde pauso bat emanez.