Massive Attack taldeak bere hurrengo Europako bira trenean egingo du klima-aldaketaren aurka borrokatzeko

Massive Attack taldeak bere hurrengo Europako bira trenean egingo du klima-aldaketaren aurka borrokatzeko Coldplay taldeak ere oraintsu antzeko erabakia hartu zuen esanez ez zuela birarik burutuko ekologikoki jasangarriak izan arte. Orain Massive Attack taldea gehitu da joera honetara esanez trenean joango direla birako kontzertuetara. Horrela, ez dute hegazkinik hartuko Europan zehar emango dituzten kontzertu sortetan. Oraindik ez dago data zehatzik. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/massive-attack-taldeak-bere-hurrengo-europako-bira-trenean-egingo-du-klima-aldaketaren-aurka-borrokatzeko/@@download/image/MA.jpg
2020/01/08

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Coldplay taldeak ere oraintsu antzeko erabakia hartu zuen esanez ez zuela birarik burutuko ekologikoki jasangarriak izan arte. Orain Massive Attack taldea gehitu da joera honetara esanez trenean joango direla birako kontzertuetara. Horrela, ez dute hegazkinik hartuko Europan zehar emango dituzten kontzertu sortetan. Oraindik ez dago data zehatzik.
Massive Attack taldeak bere hurrengo Europako bira trenean egingo du klima-aldaketaren aurka borrokatzeko

Robert Del Naja musikariak komunikabideei adierazi die gaizki sentitu izan dela Massive Attack-ek iraganean birak egin izan dituen moduagatik. Artista bezala esan du karbono igorpen handiko bizitza egin izan dutela, baina aukera gutxi zituztela horren aurrean. Egungo erronkak dio, sakrifizio pertsonalak egiteaz gain, aldaketa sistematikoa behar lukeela eta horren aldeko apustua egin du bere taldeak.

Egun hala ere, oraindik bederen, ezinezkoa da arrasto ekologikorik uzten ez duen kontzertu bat antolatzea adituen arabera. Beti sortzen baitira hondakinak, garraioa beharrezkoa da... baina ekologistek horrelako keinuak asko eskertzen dituzte, musika munduko beste artistak eta zaleak kontzientziatzeko baliagarriak baitira. Eta zu, nola joan ohi zara kontzertuetara?