M.A.S.H.: Zuzentasun politikorik gabeko umorea

Jatorrizko izenburua: "M.A.S.H" (1970)
Zuzendaria: Robert Altman
Aktoreak: Donald Sutherland, Elliot Gould, Tom Skerritt, Robert Duvall
Robert Altman zuzendari estatubatuarrari eman diote aurtengo ohorezko Oscar saria; bere zinema ibilbide osoa nabarmendu nahi duen goraipamena, alegia. Altman zinemagile beteranoa da, eta bere pelikulen maila oso gorabeheratsua izan da. Izan ere, lan kaskarrak filmatu ditu, eta baita film bikainak ere, "Nashville", "The player" edo "Short cuts", besteak beste. Horrez gain, pelikula horietan guztietan, inguruko gizartearekiko eta Hollywoodeko funtzionamenduarekiko oso jarrera kritikoa agertu izan du Altmanek.
1970an, guztiz zuzendari ezezezaguna zen Robert Altman, baina urte horretan estreinatu zuen "M.A.S.H." pelikula; gerra eta armaden inguruan inoiz egin den komediarik gupidagabe eta ironikoetako bat. Filmak 3 milioi dolar kostatu zituen, eta ekoiztetxeak apenas promoziorik egin ez bazuen ere, halako hamar bildu zuen: 30 milioi dolarretik gora.
Fox ekoiztetxea haserre
Kontua da, Fox ekoiztetxeak, ez zuela batere begi onez ikusi Altmanek Richard Hookeren eleberri baten gainean filmatu zuen istorio hura. Batetik, 70 hamarkadaren hasieran Vietnamgo gatazka pil-pilean zegoelako, eta horren ondorioz, "M.A.S.H." politikoki ez zuzenatzat jo zutelako. Eta bestetik, urte berean, gerrari buruz aurrekontu handiko beste bi pelikula "zuzen" ari zirelako prestatzen AEBtan: "Patton" eta "Tora!, Tora!, Tora!".
"Mobile Army Surgical Hospital" esan nahi du "M.A.S.H." laburdurak, eta horrek ederki islatzen du pelikularen haria; hain zuzen, gerra ospitale bateko medikuen gorabeherak kontatzen baititu pelikulak. Baina lehen aipatu bezala, begirada guztiz ironikoa da; afera delikatu baten inguruan, oso begirada gordina erabili baitzuen Altmanek. Bestea beste, ordu arte inoiz ikusi gabeko ebakuntza odoltsuak ikusi ziren "M.A.S.H."-en, eta horien gainetik, medikuen komentario umoretsuak; umore beltza, jakina.
Vietnam gogoan
Donald Sutherlandek eta Elliott Gouldek osatu zuten bikote protagonista, eta haiena da pelikularen arrakastaren merituaren zati handia. Dena den, bere beste hainbat pelikulatan gertatzen den bezala, Altman-ek pertsonaia talde handia erabili zuen "M.A.S.H."-en. Sendagileak eta erizainak dira benetako protagonista: soldaduak handik kilometro gutxira hiltzen ari diren bitartean, ospitaleko langileek sexua, festak eta antzeko gaiak dituzte kezkagai.
Zeharka egin behar izan bazuen ere, Altmanek gerraren kontrako mezua adierazi nahi izan zuen pelikula honekin. Garaiko giroa, ordea, ez zen horretarako aproposena. Hasieran, istorioa ez zen leku geografiko jakin batean kokatzen, baina ekoizleek ez zuten halakorik onartu, eta Koreari buruzko aipamena egitera behartu zuten. Hain zuzen, Altmanek pelikularen hasieran jarri zuen aipamen hori. Hala ere, ulertu nahi zuenak ulertu zuen: argi dago Vietnamgo gerraz ari dela.
Pelikulak izandako arrakasta itzelaren ondorioz, handik bi urtera, izenburu bereko telesaila hasi zuten ekoizleek. Alan Alda aktorea ezaguna zen telesail hartako protagonista nagusia. Altmanen filmak irekitako bide beretik, telesail honek oso harrera ona izan zuen, eta hamaika denboralditan luzatu zen.