Martxoaren 8rako prestatzen, zergatik morez?

Martxoaren 8rako prestatzen, zergatik morez? Datorren martxoaren 8an, igandean, herrialde ugaritan nagusituko da kolore morea emakumeen aldarriak, berdintasuna eta justizia nahiak zabalduz. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/martxoaren-8rako-prestatzen-zergatik-morez/@@download/image/856103.jpg
2020/03/06

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Datorren martxoaren 8an, igandean, herrialde ugaritan nagusituko da kolore morea emakumeen aldarriak, berdintasuna eta justizia nahiak zabalduz.
Martxoaren 8rako prestatzen, zergatik morez?

Azken urteetan burututako martxa feministetan morea izan da kolore nagusia dudarik gabe. Igande honetan ere halaxe izango da: pankarta moreak, zapi moreak edo aurpegian pintada moreak. Baina zein esanahi du kolore honek?

Hau azaltzen duten bertsio ugari daude. Lehena oso sinplea da eta kolorearen estetikari dagokio. Urdina, gizonezkoak ordezkatzen dituen kolorea, eta arrosa, emakumeak ordezkatzen dituena, nahastuz morea ateratzen da. Horregatik kolore honek genero berdintasuna irudikatzen du.

Beste bertsio baten arabera, emakumearen borrokaren hastapenetan, aldarrikapen hauen baloreak islatzeko morea, zuria eta berdea erabiltzen omen ziren. Horrela, pasa den mendearen hasieran emakumezko sufragista ingelesek kolore horiek erabili omen zituzten euren borrokan.

Morea soberanoen kolorea zen, eta horregatik erabili zuten emakumeek irudikatzeko euren zainetan ere odol morea dagoela, aldarrikatuz emakumeek ere bazutela bozkarako eskubidea. Zuriak bizitza politiko eta bizitza pribatuarekiko zintzotasuna irudikatzen zuen. Berdeak itxaropena islatzen du orain ere, hasiera berri bat.

1917ko boltxebikeen iraultza ondoren ere, Aleksandra Kolontái politikari komunista eta aktibistak Errusiar emakumeen alde borrokatu zuen. Esaten denaren arabera, kolore gorria alde batera utzi zuen bere jarduera politikoetan emakumeen eskubideak azpimarratzeko.

Beste azalpen batek, ospetsuenak, tragedia batean du oinarria. Ospetsuena da, jazoera hau izan zelako emakumeen mobilizazio handiei hasiera eman ziena. 1911ako martxoaren 25ean New Yorkeko Triangel Shirtwaist ehun fabrikan 146 emakume langile hil ziren. Hildako gehienak nerabe eta gazteak ziren, immigranteak eta gizonentzako alkandorak sortzen zituzten. Alkandora horiek moreak omen ziren.

Fabrikako lan baldintzak neurrigabeak ziren, 9 orduz lan egitera behartuz emakumezkoak astean zehar eta 7 ordu larunbatetan, guztia soldata minimoagatik noski. Fabrikan sua sortu zenean larunbat arratsaldea zen eta segituan zabaldu zen eraikin osora.

Suhiltzaileek berehala erantzun bazuten ere, ez zen nahikoa izan, ez baitziren gai izan sua itzaltzeko. Esaten denez, suteagatik sortu zen ke morea kilometrotara ikus zitekeen. Emakume langileak suaz jabetzean kanpora ateratzen saiatu ziren arren, ezin izan zuten irteerak blokeatuak izan baitziren fabrikaren jabeengatik, laginleek ez zitzaten baimendu gabeko atsedenak hartu lan orduetan.

Egun, morea metaforetarako ere erabiltzen da. Gemma Lienas idazlea izan zen mundua “betaurreko moreekin” behatzera animatu gintuena. Hain zuzen, horrela ikusten baita errealitate gordina.

M8 protesta eguna
Igandean, martxoak 8, emakume langileen nazioarteko eguna izango da, eta mobilizazioak deitu dituzte Euskal Herriko txoko guztietan. Hauek dira nagusiak: