Martxoan estreinatuko dute ‘Poza’ antzezlan poetikoa

Metrokoadroka kolektiboak ‘Poza: zergatik dantzatzen dute bosniarrek?’ teatro lana prestatu du, eta martxoaren 1ean Leioan aurkeztuko dute, Kultur Maratila egitasmoaren baitan; ondoren, Donostian izango da ikusgai. Bost aktore taula gainean, bost lagun, zer edo zer ederra gertatzeko zain; horixe antzezlanaren argumentu bakarra.
Jabi Barandiaran, Idoia Beratarbide, Ander Fernandez, Oier Guillan eta Asier Sarasola dira Poza: zergatik dantzatzen dute bosniarrek? antzezlaneko aktoreak, baina aktore soil izatetik haratago, obrako pertsonaiak ere badira. Corinne Cella eta Dejabu panpina laborategia arduratu dira zuzendaritza artistikoaz, baina obraren sorkuntza eta gidaritza prozesu osoa beren gain hartu dute sortzaileek, eta hainbat hilabetetako lanaren ostean, martxoan aurkeztuko dute antzezlana.
Martxoaren 1ean, Leioan, Kultur Maratila ekimenaren baitan aurkeztuko dute, 20:30ean hasita, eta ondoren, martxoaren 15 eta 16an Donostiako Lugaritz kultur etxean bi emanaldi eskainiko dituzte, 20:30ean lehena eta 20:00etan bigarrena.
Argumentua
Ordubeteko tartean, bost lagun ageri dira taula gainean, gela bakarrean bildurik. Zer edo zer ederra geratzeko zain dauden, halakoak espero gabeko leku eta uneetan gertatzen direlako.
Antzezlanean hainbat gai aipatu eta landuko dituzte, eta bosniarrena sinbolo eta metafora gisa baliatuko dute. Izan ere, aktoreetako batek afari bat konpartitu zuen bosniar lagun talde batekin; gerrako istorio lazgarriak kontatu zituzten bertan, eta horren ostean dantzatzen, kantatzen, mozkortzen… hau da, bizitza ospatuz amaitu zuten gaua.
Ideia hori oinarri hartuta, esperientzia gogorren ondorengo momentu zoriontsuak ahaztu ez daitezen, autofikziozko kolax poetiko eta dramatikoa sortu dute bost lagunek. Ez galdu!