Maite Segurola: "Emakumearen zapalkuntza ezkutatzeko lainoa sortzen ari da"

Maite Segurola azpeitiarrak 22 urte ditu eta Euskal Herriko Bilgune Feministako kidea da. Emakumeen egoeraz mintzatu gara Maiterekin.
Bilgune Feministakoek abenduan topaketak egin zenituzten. Zein ondorio atera zenituzten?
Sexu berdintasunaren aldeko borroka integralaren beharra ikusi genuen, hau da, arlo guztiei erreparatuko diena. Horrekin lotuta, Euskal Herri osoko emakumeentzako plan estrategiko bat abiatzeko beharra nabarmendu genuen. Arlo guztietan daude gabeziak, batik bat esparru ekonomikoan. Eta arlo hori oso garrantzitsua da, independentzia ekonomikoarekin lotuta dagoelako. Bestalde, pentsakera ezberdineko 350 emakume bildu ginen, eta feminismoa osasuntsu mantendu nahi badugu, emakumeen sarea elikatu behar dugula ikusi genuen. Azkenik, emakumeen artxibategia osatzeko egitasmoa mahaigaineratu genuen. Artxibategi bat sortu nahi dugu ikerketa lanak egin ahal izateko, eta etorkizunean emakumeentzat erreferente bat izatea nahi genuke.
Diozunez, esparru ekonomikoan gabezia handiak daude. Aldiz, zenbaiten ustez, emakumeek arlo horretan berdintasuna lortu dute.
Ez dut uste hori horrela denik. Adibide ugari dago: gure bizi maila behera doa eta langabezia tasa gora; emakumeoi, lanpostu bat lortzeko orduan, gizonezkoei baino gehiago eskatzen digute; askotan soldatak txikiagoak dira; etxeko lanak gure esku daude oraindik; etxeko langile gehienak emakumeak dira eta ez daude legez behar bezala babestuta Ezin esan daiteke berdintasuna lortu dugunik. Kontua da, urrats batzuk eman direla, eta gizartea eraldatzen ari deneko aitzakian, laino bat sortzen ari da, emakumearen benetako zapalkuntza egoera ezkutuan mantentzen duena.
Hauteskundeak ate joka ditugu. Politikagintzan emakume gutxi dago, gehiago balego, zer?
Garrantzitsua litzateke, politikariak gizarte baten ordezkariak diren heinean, eta horren bidez gauzak lor daitezkeen neurrian. Hala ere, aldaketa gizartearen eraldakuntzak gidatu beharko luke. Hau da, gizartea eta emakumea gauzak eskatzen hasten den momentutik, berdintasuna kasu, politikoak derrigortuta egongo dira berdintasuna lortzeko neurriak hartzera. Politikan parte hartzea garrantzitsua da, baina emakumeak bere hitzaren garrantzia sentitu behar du lehendabizi. Orain arte, gizonezkoak aritu dira politikagintzan eta erabaki postuetan, eta askotan, emakumeek horrela nahi izan dutelako.
Martxoaren 8aren harira, zer eskatuko zenieke erakundeei?
Bakoitza bere eremuan, berdintasuna lortzeko neurriak lantzen hastea eskatzen diegu. Neurri horiek plan estrategiko batean bildu beharko lirateke. Planaren diseinua denon artean egin beharko genuke, eta emakumeak erabaki nola gauzatu.
Geure buruari zer eskatu beharko genioke?
Lehenik eta behin, egungo egoeraz jabetzea. Indibidualismoak arazo asko gureak baino ez direla pentsatzera eraman gaitu. Talde eta kolektibo bat garela sentitzen dugunean hasiko dira aldaketak.
Emakumearen iraultza sexuala aipatzen da askotan. Iraultza egin dugu, ala erdibideko geltokian gaude?
Erdibidean gaude. Onartu dugu gu ere izaki sexual aktiboa garela, hau da, aukera dugula iniziatiba hartzeko, nahi duguna esateko, mugak jartzeko Gure bizitza sexualaren gidaritza hartu dugu, baina oraindik guretzat traba diren pentsakerak daude gizartean. Hori horrela izan da urte luzez, emakumeak ikusezinak izan baikara, duela gutxira arte. Eta gizartea eraldatzeak lan asko eskatzen du arlo askotan: kultura, ekonomia, hezkuntza
Emakumearen aurkako indarkeria albiste da ia egunero. Zer egin saihesteko?
Emakumearen aurkako indarkeria oso arazo larria da, baina orokortasunean aztertu behar da. Gizonek emakumeen aurka erabiltzen duten jazarpenaren adierazpen larriena heriotza da. Jakina, horren aurkako neurri zorrotzak hartu behar dituzte erakundeek. Horrekin batera, behar bada hain larriak ez diren baino kezkatzen gaituzten bestelako kontuei erreparatu beharko liekete erakundeek: alardea, pertzagileen jaian jasaten dugun bazterketa, kultur munduan jasaten duguna Zerrenda luzea da.