Luxuzko teknologia aparailuak, xentimo gutxiren truke

Luxuzko teknologia aparailuak, xentimo gutxiren truke https://www.gaztezulo.eus/albisteak/luxuzko-teknologia-aparailuak-xentimo-gutxiren-truke/@@download/image/2012594803dingadanga_1.jpg
2012/12/13
berria
Akting Ingeniaritzako kideek sistema berritzaile bat abiatu dute teknologia produktu garestienak preziorik merkeenetan eskuratzeko. Orain arte iPod-ak, musika kateak edota telebistak banatu dituzte, guztiak 3 euro baino gutxiagogatik. Halako pagotxak nola lortu jakin nahi duzula? Sartu dingadanga.com webgunean, eman izena eta egin zure eskaintza. Datozen egunetarako produktu zoragarriak prestatu dituzte.

Erresuma Batuan oso ezagunak dira xentimokako enkanteak, eta bertan artikuluen hasierako prezioa 0 eurotakoa da. Artikuluarekin batera atzera kontagailu bat jartzen dute martxan, eta produktuaren truke xentimo bat gehiago jartzen duten bakoitzean, kontagailua berriro ere zerora jaisten da. Ondorioz, enkanteek denbora asko iraun dezakete, eta amaierako prezioa ere berez produktuak merkatuan duena baino garestiagoa izan liteke amaieran.

Beraz, zer egin arazo horiek ekiditeko? Akting Ingeniaritza taldeko gazteek bi alor uztartu dituzte dingadanga.com webgunean: xentimokako enkanteak eta 'crowdfunding' kontzeptua, hain zuzen. Lehenengoa argi dago, alegia, enkantean parte hartzen duen erabiltzaile bakoitzak xentimo bat gehitzen dio artikuluaren prezioari beronengatik eskaintza egiten duen bakoitzean.

Bigarrenak, ordea, honela eragiten dio enkanteari: lehenik eta behin, artikulua lortzeko parte hartuko duten gutxieneko partaide kopurua ezartzen da, eta hori lortutakoan jartzen da martxan enkantea. Hori bai, enkantean parte hartzeko bakoitzak kuota txiki bat jarri behar du aurretik, eta beraz, horren bidez finantzatzen da produktua.

Honenbestez, produktu hori eskuratzeko partaide bakoitzak egin ditzakeen gehikada kopurua mugatua izango da, eta horrek prezioa kontrolatzen lagunduko du. Sistema honen bidez, merkatuan duen balioaren %10en azpitik geratuko da beti artikuluaren prezioa.

Bertan parte hartzea oso erraza da: hemen sartu eta eskaintza interesatzen bazaizu, izena eman eta urratsak jarraitu besterik ez duzu egin behar. Zure estrategia egin, eta ikaragarrizko pagotxak lor ditzakezu. Zeren zain zaude?

Datozen produktuak


Maiatzaren 11an iPod Shufflea jarriko dute enkantean, gehienez ere 3,60 eurogatik

Maiatzaren 17an hamasei GBeko iPod nano bat jarriko dute enkantean, gehienez ere 8,50 eurogatik

Maiaatzaren 24an iPhone 4S libre bat jarriko dute enkantean, gehienez ere 23,20 eurogatik bakarrik!