Lupita Nyong’o: "Gizakiok krudeltasuna muturreraino eramateko gai gara"

Lupita Nyong’o: "Gizakiok krudeltasuna muturreraino eramateko gai gara" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/lupita-nyongo-quotgizakiok-krudeltasuna-muturreraino-eramateko-gai-gara/@@download/image/aktorea_lupita__1460374136.jpg
2016/04/13
erreportajea
Testua: Aitor Abaroa @abaroa37
Film bat, bakar bat, horixe baino ez du behar izan Mexikon jaio eta Kenian hazitako aktoreak askoren ametsa betetzeko: aktore onenaren Oscar saria irabaztea.




EZAGUTU GENUEN...

Twelve Years a Slave (Steve McQueen, 2013).
XIX. mende erdialdean AEBetan beltzek jasan behar izan zuten esklabotza gordintasunez erakusten duen film bikaina. Ikusgarria lehen filma izateko Nyong’ok erakutsitako gaitasuna, Oscarra eman ziona.

HARRITUKO ZAITU...

Star Wars: The Force Awakens (J. J. Abrams, 2015).
Filma ikusi duzu eta ez duzu Lupita ikusi izana gogoratzen? Bada filmeko pertsonaia bitxi eta maitagarrienetakoa den Maz Kanataren aurpegi mugimendu eta espresioak zein ahotsa bereak dira.

KARTELDEGIAN...
The Jungle Book (Jon Favreau, 2016).
Gehienok Disneyren marrazki bizidunen irudiarekin gogoratzen ditugu Mowgli eta oihaneko animaliak. Bada bertsio berrian hezur-haragizko aktoreak eta ordenagailuz sortutako animaliak uztartu dituzte. Lupitak Raksha otsoari jarri dio ahotsa.

IKUSIKO DUGU..
Queen of Katwe (Mira Nair, 2016).
Phiona Mutesi Ugandako xake jokalariaren bizitza kontatuko du filmak. Lupitak Phionaren ama gazte Harriet gorpuztuko du.