Lovers Showcase

Lovers Showcase https://www.gaztezulo.eus/albisteak/lovers-showcase/@@download/image/georges_box_1393942664.jpg
2014/03/10
kritika
Testua: Beñat Antxustegi
George's Box
149.zenbakia
Lovers Showcase
George Palma ezizena erabiltzen du Gorka Arnedo donostiarrak reaggea egiteko. Normalean dancehall abestiak egiten ditu, riddim errepikakorren gainean bere ahots berezia jarriz. Album birtual honetan ere horrelako kantak ageri dira, baina ondoren bakoitzaren dub bertsio bat gehitu du. Horrelako diskoak showcase deitu ohi ziren Jamaikan, reaggearen sustraietan. Etxeko estudioan egin ditu nahasketak, eta dub bertsioetan Eztandub bikote bilbotarraren laguntza izan du. Kontzeptuak argi geratu ez badira, ikusi Dub Echoes (Bruno Natal, 2008) dokumentala reagge mundua hobeto ezagutzeko.