Lindelof telebistara bueltan

Lindelof telebistara bueltan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/lindelof-telebistara-bueltan/@@download/image/gaztezulo_damon_1469619594.jpg
2014/02/10
albiste-laburra
Lindelof telebistara bueltan
Lost telesasil arrakastatsua estreinatu zenetik hamar urte bete direnean, Damon Lindelof gidoilariak jakinarazi du HBO katearentzako telesail berri bat prestatzen ari dela. The Leftovers izango du izenburu, Tom Perrottaren eleberrian oinarrituko da eta arrazoi logikorik gabe jendea desagertzen den mundua erakutsiko du. Peter Berg (Hancock, 2009) izango da atal pilotua zuzenduko duena, eta datorren udan estreinatuko dute.