Lehengo aldiz historian, emakume batek zuzenduko du Louvre Museoa
Laurence des Cars museo famatuaren zuzendari berria bihurtuko da urte honetako irailetik aurrera.

Aurtengo irailetik aurrera, Laurence des Cars Louvre Museoko zuzendari berria bihurtuko da, Europako eta mundu osoko museorik garrantzitsuenetako baten burua hain justu. Honela, XIX. mendeko eta XX. mende hasierako astearen historiako adituak, Jean-Luck Martinez ordezkatuko du eta, 1793an, bere ateak ireki zituenetik, zuzendari lanetan arituko den lehen emakumea bihurtuko da.
Gaur gaurkoz, des Cars Orsay Museoaren zuzendari postua betetzen du eta irailetik aurrera, artearen historialariak, "munduko lehen museoaren bokazio unibertsala berresteko ardura izango du" Frantziako Kultura Ministeriotik adierazi dutenez.