Larunbatean, Iruñeko Zitadela astinduko du 'El Drogas'ek

Larunbatean, Iruñeko Zitadela astinduko du 'El Drogas'ek https://www.gaztezulo.eus/albisteak/larunbatean-iruneko-zitadela-astinduko-du-el-drogasek/@@download/image/gaztezulo_eldro_1467288421.jpg
2016/06/30
erreportajea
Igone Mariezkurrena. Argazkiak: Galder Izagirre

Aro berri bat arnastu eta irudikatu nahian, trajea etakorbata jantzita ikusi ohi dugu azken urteotako emanaldietan. ArgazkietarakoSan Kristobal gotorlekuan egin dugun zitara Drogas jatorrizkoena agertu zaiguordea: larruzko txupa eta botak, galtza ilunak, zapia buruan… eta gitarra –ezbaxua, "jada ez"–. Mamen bikotekideak –"soziak"– ekarri du, Ford Ka batean.

"Gotorleku hau militarrena da oraindik, tira, inork beretzako nahi ez duen marroihorietako bat da, gure egin beharko genuke". Grinaz eta barru-barrutik hitzegin nahi digu Gerra Zibilean presondegi izandako zorigaiztoko leku honetaz."Memoria historikorako edozein erakunde baino gehiago inplikatzen da –gaineratudit Mamenek ahapeka–, askotan galbahea nik jartzen dut eta iristen zaizkiongonbiteen erdiak ere ez dizkiot komentatzen, bestela ez luke beretzakobizitzarik izango".

Irudietarako lokalizazio bila, bazter-zulo ilun, deslaibaina inspiratzaile batera iritsi gara. "Ezin diot gogoari eutsi… Behinolamurru hauen artean askatasuna lapurtuta eduki zituzten preso horientzat…–gitarra hartuta kantatzen hasi da– En este suelo, me gusta soñar despierto / yromper las nubes que cierran hermético el techo. / Así corren los días y las nochesmiserables, / y yo sólo pienso en ti / acurrucado entre el frío y el hambre. /…"Eta horrela, abisurik gabe, egiazko gauzak gertatzen diren legez, ordaindu ezindaitekeen une magikoa oparitu digu.

Elkarrizketarako Txantreara jaitsi gara,"etxean lasaiago", esan digu. Benetako zenbakia beste bat izan arren, atarikobi baldosatxoek "69" diote, ongietorri beroa gero. Bere "koba" erakutsi digulehenik; liburu mordoa, oroigarriak, Osasunako bufanda bat, Rolling Stonesenerreferentziak, grabaketa-ekipo bat, piano bat… "hemen pasatzen ditut egunekoordu pila bat". Apaltasunez dio bera ez dela tipo "iaioa" ezertan, haatik "motzsamarra" dela, eta sortzen duen guztia dedikaziotik jaiotzen dela. "Orain,adibidez, pianoa ikasi nahian nabil eta… jo! Asko kostatzen zait! Baina hornabil, temati".

Biloben margolan abstraktuekin koloreztatutadute egongelako horma zuri nagusia. Eseri gara azkenean.

Makillajeak eta hitz hutsalak alboratuta,azkenaldian beste inoiz baino zorrotzagoa eta erradikalagoa sumatzen zaitutadierazpen publikoetan. Badakizu hori beti izaten dela erakargarriakazetariontzat... 

Lehen pentsatzen nuen Barricada izeneko taldebateko kide izate hutsak azalpen edo aurkezpen gisa balio zuela; taldearenberaren ibilbideak, sinesgarritasunak, aukeratutako izenaren pisuak ez zutelakoitxurakeriarako tarterik uzten. Orain, ordea, ulertu dut oso argia izateakomeni dela, zalantzak eduki arren. Ni, behintzat, uneoro nabil neure usteak berrikusten,baina ez daukat adinik ezta gogorik ere politikoki zuzena izateko. Ez dut inoizhala sentitu neure burua, baina Barricadarekin gertatutakoak asko irakatsi ditzentzu horretan, eta beste inoiz baino zorrotzagoa naiz orain.

Bestalde, ez da nolanahiko erronka hamaikaikusi, entzun eta esandakoa den norbaiti zer edo zer berriaren bila zukuaateratzea.

Ba espero dut kontatzera noatzunak balio izatea!Azken lau urteotan hiperaktibitate maila itzelean gabiltza bederen! Nik neukasko bultzatu dut; baina inguratzen nauen bandak ere lagundu nau, eutsi nau,estropezu egitera eraman nau tarteka… eta horrek are azkarrago ikasteko balioizan dit…  Zortzi urte daramatzatberaiekin, baina Demasiado tonto en la corteza (Maldito Records, 2013) ateragenuenetik… ostia! Sinestezina da daramagun erritmoa. 

Zer moduz dago ama?

Tira ba, hortxe dago, Alzheimer delakoalemaniar horren konpainiarekin. Fisikoki eta mentalki desegiten doan heinean,ingurukook nola lagundu edo egoerari nondik heldu ikasten gabiltza. Eta uneanuneko ikasketa da, joan den astean balio zuenak ez baitu gaur funtzionatzen.Ziur dakigun gauza bakarra da gaurkoa dela egun onena, bihar beti egongo delaokerrago, eta filosofia horrekin segitzen dugu.

Barruan mugituko zizun zerbait gaixotasunhonek…

Lehenik eta behin, ama hilezkorraren sinesmenhori apurtzen dizu. Konturatzen zara etxeko ekonomilaria, erizaina, irakaslea,jostuna, sukaldaria, psikologoa izan dela… eta horregatik idolatratu duzula,horregatik irudikatu duzula ultraeroi menderaezin gisa. Orduan, bera erezaurgarria dela ikusten duzunean, barne-barneko prozesu bat hasten duzu egoeraberri honen aurrean zure papera zein den ulertzeko. Ni, adibidez, ez naizsekula oso kontaktuzalea izan; musuak, laztanak eta besarkadak justu-justuematen nizkion amari; orain, ordea, gainetik kentzen nau nor naizen ere ezjakinagatik.

Hautsak estalitako oroitzapen batzukazaleratzen ariko zaizkizu agian.

Ez. Niretzat etorkizunaren parte da. Bietorkizun gurutzatzen ari zaizkit gainera; eta oso ondo irudikatuta geratu zengoizetan amari pardelak aldatu eta arratsaldetan gauza bera bilobarekin egitennuenean. Konfluentzia fisiko interesgarria izan zen. Eta birramonaren etabilobaren arteko harremana ere bai: bata bere azken esaldi koherenteak botatzenzebilen une berean, bestea bere aurreneko soinuak eta hitzak emititzen zebilen.Baina sekulako algarak egiten zituzten elkarrekin eta besteoi begiratzeabesterik ez zitzaigun geratzen, ezin ulertu. Orain estadio konplexuago bateangaude, amak nekez esaten ditu hiru hitz segidan… nire soziarekin izan ezik,berarekin badirudi tarteka kotaktatzen duela oraindik.

Imajinatzen al duzue zeuen burua Txantreatikkanpo?

Bederatzi urte pasa genituen errepideabukatzen den herri horietako batean! Oso historia asilbestratua eta bukolikoaizan zen, baina seme-alabek Txaneko –Txantreako– ikastolan ikasten zuten,kuadrila Txanen zuten, geuk ere Txaneko dendetan egiten genuen erosketa eta…tira, guretzat oso urte bohemioak izan baziren ere, azkenean erabaki genuengure lekua hemen zegoela.

Ordurako Iruñea Sanferminetarako motorrakberotzen ibiliko da. Geratzen den horietakoa zara, ala ihes egiten duenetakoa?

Ba aurten ez naiz geratuko, soziarekin kanporajoateko gogoa dudalako; hondartzara, paseatzera edo berak dioen lekura. Liburupotolo bat eta gitarra eramango ditut; horrekin nahikoa! Batez ere bilobazaharrarekin Hondarribira joatea gustatzen zait, ikusten dudalako askodisfrutatzen duela uretan. Hori bai, nik bainu motzak hartzen ditut, gerohondarrak hozkira ematen dit eta –barrez–. Dena dela, Sanferminetarako geratukobanintz, bilobekin gozatzeko litzateke; barraketara joateko, erraldoiakikusteko... festak egunez bizitzeko alegia, seme-alabekin ere egin nuenbezalaxe.

Batzuek aldarrikatzen dutenaren haritik, zukere sinesten al duzu Sanferminen ustezko gaitasun berdintzaile horretan?

Ergelkeriak ez du sexurik ezta maila sozialikere. Sanferminetan ergelkeriak botiloi erraldoiaren forma hartzen du, eta bestebotiloi batzuren kontra altxatzen direnek ere parte hartzen dute horretan,pentsa! Niretzat, zuri-gorrizko Sanfermin masibo eta masifikatuak pitokeriagalanta dira, eta birpentsatu beharko genuke nondik datozen kolore horiek,nondik txupinazoa, entzierroa... Orduan, begiratu beharko genuke erroetaraitzultzeko borondatea dagoen ala Rocioko Amabirjin putaren antza hartu nahiduen honek.

Nafarroaz ari garela... Zer moduzkoa irudituzaizu ETBren jarrera Espainiako Ministerioaren mehatxuaren aurrean?

Nik haien lekuan ez nuke txiringitoa itxiko...–barrez–. Adibidez, memoria historikoaren kontura, hobi bat zabaldu etahezurrak hilerri batera eramaten dituztenean, senideek gonbidatzen banaute,errespetu osoz joaten naiz; baina horrek ez du esan nahi nik gauzak hala egingonituzkeenik. Nire ustez, hilobiak geure egin behar ditugu, eta zor zaienbiografia itzuli lekuari berari nahiz bertako hezurrei. Baina tira, zer esangodizut ba... UPNkoek oraindik ez dute ulertu Euskal Herrian txapela ezkerrerantzdesenrroskatzen edo askatzen dela eta, euskararen auzian, ba, pena ematendidate. Maya gustura ekarriko nuke astebetez etxera. Sozia eta biok ez garaeuskal hiztunak, baina gure seme-alabek euskaraz ikasi zuten, eta haiekeuskaraz hitz egiten dute gure bilobekin. Hortaz, politikan dihardutenenergelkeriaren gainetik, gutako bakoitzaren hautuak daude.

Hitz egingo al dugu Barricadaz? Ala ez duzugogorik?

Bai, tira, norabidearen arabera...

Akzioa ala erreakzioa izan zen Barricadasortzea?

Ba, barru-barrutik atera zitzaidan, baina ezindut ukatu maila sozialean bizitzen ari ginenaren aurrean eman nahi nuenerantzuna ere bazela. Lehen aipatu dizudan aurreneko talde hartan –Kafarnaún–musika erdi sinfonikoa egiten genuen eta baxujole bezala enkasilatuta amaitunuen, ia kasualitatez. Milia egiteko garaia heldu zitzaidan ordea, etakoartelean nengoela izan nuen Sex Pistols-en Never Mind the Bollocks (1977) diskoarenberri, eta orduan entzun nuen baita ere Motorhead-en Ace of Spades (1980). Hurasekulako iraultza izan zen niretzat! Ingalaterrako punk banden ingurukoalbisteak jarraitzen hasi nintzen eta... uau! Ostia sinfonikoak utzita nik erehorrelako zerbait egin nahi nuela pentsatu nuen. Era berean, ordurakoTxantreakook esperientzia handia genuen barrikadetan, kale-istiluetan etapoliziaren aurkako enfrentamenduetan; auzoan sartzen uzten genien, baina geroez zuten aterabiderik aurkitzen... –barrez–. Hortaz, kaleko giro horriBarricada izeneko ekarpena egingo niola ikusi nuen argi, eta egingo genuenmusika ere imajinatu nuen: hiru akorde, akabo punteoak!

Taldekideak errekrutatzen hasi zinen orduan.Nola saldu zenien produktua?

Militik itzulita ospitalean bolada luze bateman nuen tuberkulosiak jota. Handik aterata, diozun moduan, Barricadarakojende bila hasi nintzen. Lehenengoa Boni izan zen. Igandero rastroan antolatzenzituzten kontzertu horietako batean begiz jo nuen, tipo berezia irudituzitzaidan publikoari bizkarra emanez jotzen zuelako gitarra. Handik gutxira,Villabesan –Iruñeako hiri-autobusei hala esaten diete– kointziditu etaproposamena bota nion, justu lokaleko trasteak jasotzera zihoala esan zidan,taldea utzi zuelako eta... hala hasi ginen.

Eta ze neurri hartzen diozu erantzunmusikalari?

Nireaz hitz egin dezaket, besteek nolaerreakzionatzen duten ez zait bereziki interesatzen. Baina azken bi urteotanbai ikusi dut Nafarroan musikagintzan dabiltzan askok komunikatu izugarriluzeak kaleratzen dituztela, denbora libre asko dute antza, edo talentu handikojendea dira, nik bederen dedikazioa betea behar baitut zer edo zer ona egitekoeta, beraz, ez dut halakoetarako tarterik. Tira... itxurakeria gehiegi. Eznazatela aintzat hartu Nafarroa floral horretarako.

Elkarrizketa osoa paperean eta uztailaren 18an webgunean.

 



ENRIQUEREN KUTTUNAK



LIBURU BAT Historia general de las drogas (Antonio Escohotado, 1998).
PELIKULA BAT El Violín (Francisco Vargas Quevedo, 2007).
LEKU BAT Arga ibaiertzeko edozein txoko.
BIZIO BAT Entseatu.
OBSESIO BAT Nire bilobak.
AMETS BAT Biloba gehiago izan.