Lanean betaurrekoak eramateko debekua emakume japoniarrentzat

Gezurra dirudien arren, badira emakumeen eskubideetan atzera egiten jarraitzen duten herrialde garatuak. Hala, hainbat enpresa japoniarrek erabaki dute emakume langileei betaurrekoak erabiltzea debekatzea, haiek jantzita beren itxura "hotzegia" dela egotzita. Noski debeku hau soilik emakumeei eragiten die.
Business Insider egunkari japoniarrak aditzera eman duenez, hainbat dira neurri hau martxan jarri duten sektoreak; hegazkinetan ez dituzte betaurrekoak baimentzen "segurtasun arrazoiengatik", eta makillaje edota kosmetiko industriak dio betaurrekoek beren produktuak ezkutatzen dituztela. Jatetxeek diote betaurrekoek ez dutela "bat egiten" bertan erabili behar dituzten jantziekin, eta txikizkako salmentako industriaren arduradunek diote langileen itxura "oso hotza" dela betaurrekoekin.
Ez da herrialdean lanerako jarritako baldintza bakarra; enpresa gehienetan, emakumeak behartuta daude 5 eta 7 zentimetrodun takoiak erabiltzera, eta ilea estilo zehatz batean eramatera; horrez gain, arropa iluna jantzi behar izaten dute, eta duela gutxi arte, neska-mutilek ilea tidatu behar zuten eskolara joateko (beltzez), denek ile kolore bera izan zezaten.