#KuToo; emakume japoniarren iraultza

#KuToo; emakume japoniarren iraultza Japonian, enpresa gehienek derrigortu egiten dituzte emakume langileak takoiekin lan egitera, baina "aski da" esateko garaia iritsi zaie. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kutoo-emakume-japoniarren-iraultza/@@download/image/heels-stilettoes-generic-sky-news_4685922.jpg
2019/06/06
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Japonian, enpresa gehienek derrigortu egiten dituzte emakume langileak takoiekin lan egitera, baina "aski da" esateko garaia iritsi zaie.
#KuToo; emakume japoniarren iraultza

Zortzi orduko lanaldia takoien gainean. Egunero. Halaxe lan egin behar dute Japoniako enpresaritza munduko emakume gehienek; beren kontratuetan derrigortu egiten dituzte takoidun zapatak eramatea, eta askotan janzkera edota makillajea ere mugatzen dizkiete. Nazkaturik, #KuToo mugimendu feministak 19.000 sinadura aurkeztu ditu Japoniako Lan Ministeritzan, takoien derrigortasuna legez debekatu dezaten eskatuz.

Yumi Ishikawa aktore eta idazlearen txio batek hasi du #KuToo mugimendua; bertan, takoien derrigortasuna sexu eraso bat dela salatu zuen idazleak, eta politika horiekin amaitzeko deia zabaldu zuen. Hain zuzen, traola estuki lotuta dago #MeToo mugimenduarekin, hau da, lan munduko sexu jazarpenarekin. Hala, japoniarrek hitz jokoa egin dute kutsu (zapata) eta kutsuu (mina) hitzak erabiliz.

Ishikawak berak salatu duenez, eskatzen dutena da lesiorik jasan beharrik gabe lan egiteko eskubidea, gizonen modura. Ez dira janzkera derrigortasun diskriminatzaile horiek salatu dituzten herrialde bakarra; Erresuma Batuan ere antzekoa gertatu zen duela gutxi, Nicole Thorp langileak salatu zuenean lan egiteko gutxienez 5 zentimetroko takoiak eskatzen zizkiotela.

 

 
 
 
Ver esta publicación en Instagram

皆さんこんばんは。お元気ですか? お久しぶりですね。 私には5月はつらい経験でした。大丈夫です。 ⠀⠀⠀⠀⠀ 明日(3日)石川優実さんは #KuToo 請願を厚生労働省に提出します。皆さん、よかったらChange.orgをチェックして、請願に記名してください。m(-_-)m リンクは私のプロフィールに書けました。 ⠀⠀⠀⠀⠀ すぐにまた書くつもりです。 おやすみなさい。 ⠀⠀⠀⠀⠀ Good evening everyone. How are you? May was a little rough for me, but I’m doing okay. ⠀⠀⠀⠀⠀ Tomorrow (6/3), the #KuToo petition will be presented to the Ministry of Health, Labor and Welfare. I don’t know if it’s too late to sign, but please take a look at the petition at Change.org. The link, along with a Kyodo News article in English, is in my Instagram profile. ⠀⠀⠀⠀⠀ I’ll write more soon. Have a good night.

Una publicación compartida de Works GONDŌ (@worksgondo) el