Lagunei lotuta

Lagunei lotuta https://www.gaztezulo.eus/albisteak/lagunei-lotuta/@@download/image/46p42-1.jpg
2004/11/05
erreportajea
Gorka julio
Lagunei lotuta
Berehalako mezularitza programei esker, gure lagunak internetera lotuta ote dauden jakin dezakegu. Lagunak lotuta egonez gero, haiekin hitz egiteko eta fitxategiak elkartrukatzeko aukera eskaintzen digute programa horiek.

Interneten badira berehalako mezularitza programak -messengerrak-euskaraz. Horren adibide garbiena Jalgitalki/). Euskalerria.org guneak eskainitako programa horrek beste messengerrekin lotzeko aukera ematen du. Gainera, software librea da, doakoa. Programa honen bidez, lagunekin hitz eginteaz gain, testuak argazkiak eta bestelako dokumentuak bidal daitezke.

Beste aukeretako bat AMSN (http://amsn.sourceforge.net) programa da. AMSN-a linux sisteman erabiltzelko egin zen baina, gaur egun, hainbeste eragileetan erabil daiteke, baita Windows-en ere. Software librea da eta ingelesez dago, baina euskarara itzul daiteke. Programa honek abantaila bat du: gurekin elkarrizketa izaten ari den norbaitek lehioa itxiz gero, horren berri ematen digu, zuzenean.

Programak ingelesez
Zalantzarik gabe, MSN Messenger (www.mess.be) munduan gehien erabiltzen den messengerra. Microsoft enpresak sareratu zuen, eta aukera zabala eskaintzen du. Esaterako, gure lagunekin zuzenean webcam bidezko elkarrizketa izan dezakegu. Gainera, gure egoera emozionala adieraz dezakegu emoticons izeneko zeinuak erabiliz-aukera hau beste messenger batzuetan ere badago. Bestalde, Messenger Plus! (www.msgplus.net) izeneko programari esker bestelako funtzio dibertigarriak gehitu diezaizkiogu MSN messengerrari.

Bestalde, sareratutako berehalako mezularitza lehen programa ICQ,a (www.icq.com) izan zen. Duela urte batzuk programa erabiliena zen, eta gaur egun ere, jende askok erabiltzen du. Programa honek badu oso funtzio berezia: argazkiak karikatura bihurtzeko tresna du. Beraz argazkien ordez karikaturak bidali ahalko ditugu.

Beste programa batzuk
Yahoo Messenger (http://messenger.yahoo.com/) ere oso programa interesgarria da. Programa honek mezuak off-line bidaltzeko aukera ere ematen du. Hau da, gure laguna internetera lotu gabe egon arren, mezua bidal diezaiokegu: Hark lotzen denean jasoko du. Horrez gain, progrma honek bat egiten du Yahoo zerbitzariko zerbitzuekin. Beraz, bertan posta elektronikoko kontuya izanez gero, mezu bat iritsi bezain pronto abisua jasoko dugu.

Amaitzeko Odigo (www.odigo.org) izeneko programaren berri emango dizugu. Messenger itxuroso eta erakargarrienetakoa da.

Programa hauek guztiak gazteon arteko komunikazio modua iraultzen ari dira. Ohiko solasguneak baino aukera zabalagoa eskaintzen dute. Beraz, gaur egun gazte askok messengerretan jartzen dute hoitzordua. Ziberhitzordua.

Gurekin harremanetan jartzeko:
juliuska@euskalerria.org


Treba zaitez


Jende asko Googleren Gmail posta zerbitzua atera zain dago. Gmailen posta zerbitzuak 1 GBeko kapazitatea du, eta jendea ero moduan dabil horrelako kontu baten bila. Askok ez dakitena, ordea zera da: www.xasamail.com gunean 2 Gbeko kontua eskuratzeko aukera dagoela eta, gainera, euskaraz. Zeryarako egon bada Googleren posta zerbitzua atera zain? Webgune hori gaztelaniaz eta frantsesez ere badago.

Ezinbestekoak



· www.bloodyfingermail.com
Norbaiti posta elektronikokomezu berezia bidali nahi diozu? Webgune honi esker, mezu dibertigarri eta odoltsuak bidaltzeko aukera duzu. Zalantzarik gabe, jasotzailea zur eta lur utziko duzu. Ezetz ausartu?