La solitudine dei numeri primi

Paolo Giordanok arrakasta lortu zuen mundu zabalean bere lehen eleberriarekin. 23 hizkuntzara itzulia izan ostean, Saverio Costanzok zinerako moldatu du orain. Mattiaren eta Alicen istorioa kontatzen zaigu, umezaro traumatikoak izanik, bakarrik eta galduta dauden bi pertsonaren istorioa. Gidoia Giordanok berak moldatu du, baina Venezian kritika zorrotz baino zorrotzagoak jaso zituen filmak.