Kulturgileak laguntzeko 2,5 milioi euroko funtsa onartu du Eusko Jaurlaritzak

Kulturgileak laguntzeko 2,5 milioi euroko funtsa onartu du Eusko Jaurlaritzak Kulturgileek greba digitala deitu duten egunean bertan iragarri du asmo hau Eusko Jaurlaritzak. Bingen Zupiriak eta Beatriz Artozabalek 2,5 milioi eurotako funtsa bideratuko dutela kultura sektorera, alarma egoerak irauten duen bitartean, iragarri zuten atzo. Laguntzak gehienez 6 hilabeterako izango dira. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kulturgileak-laguntzeko-2-5-milioi-euroko-funtsa-onartu-du-eusko-jaurlaritzak/@@download/image/MIT-music-brain_0.jpg
2020/04/16

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Kulturgileek greba digitala deitu duten egunean bertan iragarri du asmo hau Eusko Jaurlaritzak. Bingen Zupiriak eta Beatriz Artozabalek 2,5 milioi eurotako funtsa bideratuko dutela kultura sektorera, alarma egoerak irauten duen bitartean, iragarri zuten atzo. Laguntzak gehienez 6 hilabeterako izango dira.
Kulturgileak laguntzeko 2,5 milioi euroko funtsa onartu du Eusko Jaurlaritzak

COVID-19a gogor kolpatzen ari da gizartea eta bereziki, kultur sektorea. Instituzioek jarduera ekonomikoa etetea iragarri hartu aurretik itxi zituzten antzokien euren ateak, osasuna ekonomiaren aurretik jarriz. Beraz, bazen garaia, azkeniak kulturgileek laguntzatxoren bat jasotzeko.

Horrela, 2,5 milioi euroko funtsa bideratuko da alarma egoerak irauten duen bitartean kultur sektoreari laguntzeko. Horretarako, Kulturako profesionalei laguntzeko programa martxen jarri du Jaurlaritzak. Ezarritako baldintzak betetzen dituzten langileek aurreko urteko PFEZn aitortutako diru-sarrera garbien hileko bataz bestestekoaren %70 eskatu ahal izango dute. Gehienez, 1.200 euro.

Laguntza eskatu ahalko duten jardueren artean leudeke zuzenean sorkuntzari lotutakoak zein sektoreari dagozkionak, musika-edizio jarduerak, museoetako ondare jarduerak edota musika-tresnen fabrikazioa tartean. Zehaztu dutenez, programa Lanbideren bidez kudeatuko da, onuradun izateko adin nagusikoa izan behar da eta jarduerak bertan behera utzi behar izan dituzten profesionalei dago zuzendua. Jarduera azken hilabeteetan abiatu dutenen kasuan, inprimaki berezi bat aurkeztu beharko dute. Programan izena emateko burutu behar den prozedura datozen egunetan ezagutaraziko dutela aipatu zuten. 

Laguntzatxoa ondo badago ere, kulturgileen artean galdera sortu da: Eta alarma egoeraren ostean, zer? Argi dago kultur arloa izango dela normaltasunera itzultzen azkena eta beraz kezka izugarria dago. Izan ere, zuzenekoen kasuan aretoetan sartzen den jende kopurua jaitsi egin beharko da, maskarak erabili beharko dira eta baita bestelako neurriak hartu ere. Ikusi egin beharko da ohitura berri hauek nola eragiten dieten kulturari. 


Hau interesatu bazaizu interesatuko zaizu...

KULTURA GREBA DIGITALEAN APIRILAREN 21EAN ETA 22AN