Gaur eta bihar ia 1.000 kultur eragile greba digitalera batu dira

Gaur eta bihar ia 1.000 kultur eragile greba digitalera batu dira "Ikusi gaitzazuen desagertuko gara, entzun gaitzazuen isilduko gara". Lelo horren pean euskal kulturgintzako eragileek deitu duten greba digitala martxan da apirilaren 21etik 22ra. Kulturzaleak ere batzeko deia egin dute euskal kulturaz egiten den kontsumoaren inguruan hausnartzeko. Esan beharrik ez dago GAZTEZULOk greba honekin bete-betean egiten duela bat eta hori dela eta Zulotik! elkarrizketa tarterik ez dugula egingo bi egun hauetan Instagramen. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kultura-greba-digitalean-apirilaren-21ean-eta-22an/@@download/image/greba.jpg
2020/04/15
"Ikusi gaitzazuen desagertuko gara, entzun gaitzazuen isilduko gara". Lelo horren pean euskal kulturgintzako eragileek deitu duten greba digitala martxan da apirilaren 21etik 22ra. Kulturzaleak ere batzeko deia egin dute euskal kulturaz egiten den kontsumoaren inguruan hausnartzeko. Esan beharrik ez dago GAZTEZULOk greba honekin bete-betean egiten duela bat eta hori dela eta Zulotik! elkarrizketa tarterik ez dugula egingo bi egun hauetan Instagramen.
Gaur eta bihar ia 1.000 kultur eragile greba digitalera batu dira

Kulturgintza webgunetik greba digitalera deitu dute euskal kulturgintzaren ekosistema osatzen duten eragile guztiak: sortzaileak, antolatzaileak, bitartekariakkulturzaleak... eta hau babesten duten guztien sinadurak biltzen ari dira bertan.


Horrela, apirilaren 21ean eta 22an interneten kultur edukirik ez partekatzeko deia luzatu nahi da aipatutako eragile guzti hauei. Horrekin batera, gogoetarako hainbat galdera eta proposamen plazaratuko dituzte webgune horren bidez. 


Pandemiaren eraginez ezarri den herritarren itxialdi egoerak ekarri du, beste hainbat erabakiren artean, kultur programazio guztiak bertan behera uztea. Lehendik kulturgileen, sortzaileen zein artisten egoera nahiko prekarioa bazen, honek larrialdia areagotu besterik ez du egin. Hau modu latzean zigortzen ari da euskal kulturgintzaren ekosistema. Horren jakitun, hainbat eragilek neurri sorta zehatzak proposatu dituzte, larrialdiak dirauen bitartean, eta baita etorkizunerako ere. Helburua euskal kulturginza etorkizunean iraunaraztea. 


Larrialdi egoera ezohiko honek eragindako krisiari elkarrekin aurre egiteko deia luzatu diete erakunde publikoei. Udal batzuek salbu, gainontzekoek ordea, muzin egin diote proposamenari euren postura argi zein den erakutsiz. Hautsak harrotu ditu adibidez EAEko Jaurlaritzaren hitzak esan duenean ez dituela kulturgintzaren ezaugarri bereizgarriei erantzuteko neurririk hartuko. Hori dela eta, kultur eragileek pentsatzen dute badela garaia paradigma aldatzeko, eredua aldatzeko eta patroia aldatzeko.


Itxialdi honetan, kultur ekimenak etengabe zabaltzen ari dira sare eta hedabideetan. Zuzeneko emanaldiak, grabatuak, dantza ikastaroak gehienak doan. Hori dela eta, greba digital hau luzatu nahi da kulturaren balio sozialaz hausnartzeko, eta batez ere euskal kulturak euskaldunongan duen balio erantsiaz ohartzeko.