Kukuxumusuri agur

Amaiera tristea izango du Kukuxumusu marrazki enpresak; negozioaren ideia 1989 inguruan sortu zen, Mikel Urmenetak Txomin Dominguez de Bidaurretarekin batera eginiko bidaia batean. Zehazki, Australian piztu zitzaien bonbilla. Abentura polita eta zirraragarria izan zen; umorea eta marrazkiak uztartuz, euskal marka bat sortu zuten Euskal Herriko hainbat kultur adierazle modu positiboan ezagutzera emango zutena. Ondoren, Sanferminen inguruan sortutako marrazkiak festaren ikono bihurtu ziren.
Urte oparoak izan zituzten 2008ko krisiak bete-betean jo zien arte; ordutik, enpresak zailtasun handiak izan ditu egoerari buelta emateko. Marrazkilariek beren akzioak saldu zituzten eta orduan iritsi zen polemika; azkenean, Iruñeko auzitegiak "Kukuxumusu unibertsoko" marrazkiak egiten jarraitzea debekatu zien Mikel Urmeneta eta beste lau marrazkilariri.
Egun, Ogasunarekiko dituzten zorrek erabat ito dute enpresa, eta honenbestez, Kukuxumusuk ateak itxiko ditu irailean.
ELKARRIZKETA: URMENETA ANAIAK
Urmeneta anaiak: "Ilusioa behar da, buruan duzun hori erokeria hutsa izan arren"