Komunetako artea krisian

Garai batean baino graffiti gutxiago ikus daitezke tabernetako komunetan. Hala ere, gazteon nahien erakusle izaten jarraitzen dute komunetako esaldiek eta mezuek.
Larunbat gaueko ordu txikietan, afarian irentsitakoa gorputzetik atera nahi duenak, komunera joatea beste erremediorik ez du. Festaren etena dakar behar natural honek, baina kultura herrikoian murgiltzeko parada ere ematen du.
Tabernetako komunetan ez dugu etxeko bainugelan adina irakurgai topatuko: aldizkaririk ez, xanpu etiketarik ez Hala ere, une berezi horretan babesten gaituzten hormetan, apika, hustuketa atseginagoa izaten lagunduko diguten graffitiak izango ditugu.
68ko belaunaldiaren osteko kulturaren adierazpentzat hartzen dituzte graffitiak batzuek. Herriaren ahotsa dela diote besteek. Ziurrenik, analisia biak izango dira zuzenak, maila batean behintzat. Komunetako ateetan nahiz hormetan irakur daitezkeen graffitiak errealitatearen isla izan, badira.
Gehienetan, ez dute izenik, izenak ez baizik eta izanak egiten baititu berezi. GAZTETXULO, herriz herri, tabernaz taberna, ibili da arte herrikoi honen adierazpenen bila.
Gehienak gaztelaniaz
Gasteiz, Donostia, Bermeo eta Bilboko hamaika tabernatako komunetara sartu gara, eta mota eta gai guztietako esaldiz osatu dugu lagina.
Hizkuntzari dagokionez, tamalez, gaztelania da nagusi komunetako paretetan.
Bestalde, informazioa jasotzeko orduan, maiz belztasuna agertu zaigu aurrez aurre. Gure gogoetak izkiriatzeko traba jartzen digute; izan ere, ate gehienak beltzez margotuta daude!
Hala ere, beltzez margotuta ez daudenean ere, 'pintada' gutxi ikus daitezke, garai batean baino gutxiago, behinik behin. Akaso, gazteek ez dute jada zeresanik?
Gurekin berba egin duen soziologo baten iritziz, adierazpen mota honen beherakada ezin da ulertu gizartea bera aztertu gabe. Haren hitzetan, "gizartearen baloreak aldatu dira, eta horiekin esateko eta aldarrikatzeko moduak ere bai. Hortaz, gazteek irudimena eta sormena teknologia guneetarako uzten dute".
Umorea nagusi
Dena dela, 'komun-mezuen' ale batzuk kausitu ahal dira gure komunetan, eta batzuk oso bitxiak. Hala, gehienetan umore kutsua darie. Bestela, ikusi zer topatu genuen Bermeoko taberna batean: "Jaiak bai, Chenoa ere bai". Eta ez pentsa hor bukatzen denik Chenoaren sukarra, abeslaria lehendakari izateko proposatzen duen idazki bat aurkitu dugu, Donostian.
Musika da, hain zuzen, gairik aukeratuenetakoa. Musika talde berri zein zaharren izenak ez ezik, kanta batzuen izenburuak eta hitzak ere leitu daitezke. Hona hemen Gasteizko bi adibide: "¿Dónde estará mi carro?" edo "Zure begiek mintzen naute".
Maitasunak ere tokia du komunetako mezu berezietan: "Txema maite zaitut", "Zure zain nago Jose". Eta zeresanik ez, sexuak: "Oheratu zaitez nirekin, maitea", "30-40 urte bitarteko gizona behar dut, sexu basatia praktikatzeko...". Azken hauetan telefono zenbakia utzi ohi dute egileek, badaezpada ere.
Aldarrikapenak
Artearen adar guztietan bezala, politikak eta aldarrikapenak ere lekutxoa daukate komunetan. Bilbon, adibidez, kalamua legeztatzeko eskaera behin eta berriz irakur daiteke. Beste hainbeste Donostian ere. Eta 'txispatzea' aldarrikatzen dutenak ere ez dira falta: "Mistol gaindosia", "Garagardoa orain"
Eduki politikodun mezuak ere topatu ditugu: "AHT gelditu", "Gora emakumeen borroka", "EH askatu", "Leloa bazara, PP bozkatu" Batzuetan, eztabaida egiteko aukera dago, idatziek erantzuna izaten baitute sarritan.
Atal berezi bat eskaini behar zaio komun-ontziari, izan ere, bertako estalkian edo inguruetan idazten duenik bada: "Ikusten ez duten begiek kaka zapaltzen dute", "Kaka egitea plazerra da, baina usaintzea Ez izan zerria eta kateari eragin" . Ez pentsa, hala ere, grafittilari guztiek burura etortzen zaien lehendabiziko esaldia jartzen dutenik. Bada buruari ondo eragiten dionik ere. Hona hemen Donostian aurkitutako harribitxia: "Epaitegietako parafernalia ez dago kondenatua erruduna dela erakusteko egina, epaitegiaren errugabetasuna erakusteko baizik".