Kolpez kolpe

Urtainen garaitik Euskal Herriak ez du boxeo izarrik eman eta, aitor dezagun, kirol honek egun ez du oso maila altua gurean. Baina badira eskolak, eta ikasleak. Haietako batean izan gara, ikusitakoa, pare bat round-etan, zuei kontatzeko asmoz.
Areto luze estua. Ertz batean, zakuak, punching ball izeneko bolak, edozein gimnasiotan topa genitzakeen zenbait tramankulu Bestean, ring bat, apala egia esan, ez telebistan agertzen direnak bezalakoa. Nahikoa, hala ere, helburua betetzeko: etorkizuneko euskal boxeo izarrak edo nahi duen edonor bertan aritzea.
Erandioko boxeo eskola Euskal Herriko onena omen da; bertan entrenatzaile lanak egiten dituen Manolo Rodriguez boxeolari ohiak hala dio, behintzat. Ospea ondo merezitakoa izan ala ez, berdin-berdin balioko digu guk nahi dugunerako: boxeo eskola baten giroan murgiltzea.
Iritsi orduko, hainbat gazte eta ez hain gazte ikusi ditugu, gimnasioarena egiten duen tokian. Guztira, berrogeita bost lagun ibiltzen dira eskola honetan, baina ez dira beti guztiak elkartzen; gaur hogeiren bat dira. Flexioetan eta halakoetan dihardute; kaletik datoz, korrika egin dute, eta ariketa fisikoa amaitutakoan, benetako boxeoari ekingo diote. Jotzekoari. Orotara, ordu bi eta erdiko entrenamendua egiten dute astean hiru egunez, profesionalak izan ezik (bai, Erandion profesional bat aritzen da!). Profesionalak, noski, luzeago jarduten du. Baina ez pentsa boxeoari esker bizi denik, hori ia ezinezkoa baita Euskal Herrian eta Europako herrialde gehientsuenetan, txapelketa handiak irabazi ezean. Hemen profesionalen eta afizionatuen arteko desberdintasunak arauei dagozkie, besterik gabe.
Kirol bortitza?
Manolo Rodriguez entrenatzaileak aurreko guztia esan digun bitartean, boxeolariak sakabanatu egin dira, kaos txiki batean. Manolo ere badoa, anabasa zertxobait ordenatzera: batzuk zakuari kolpeak jotzera bidali ditu, beste batzuk elkarren aurka lehiatzera, inor bere itzalaren kontra (hemen itzalik balego), eta bakanen bat ring-era. Minutu gutxitan, izerdia askatu egiten da oparo. Diotenez, boxeoa bete-beteko kirola da. Gainera, bi egunen buruan hemengo batzuk Asturiaseko selekzio baten aurka lehiatuko dira, eta beraz, sasoian egon nahi dute.
Dena den, GAZTETXULOrekin berba egiteko prest ageri dira. Maryan Gonzalez eta Rebeca Bollado Erandion entrenatzen diren neska bakarrak dira. Maryanek 16 urte ditu eta duela bospasei hilabete hasi zen eskola honetan. Lehen Portugaletekoan ibiltzen zen eta, lehenago, full contact egiten zuen. Borrokari lotutako kirolak gustuko ditu nonbait: "Barruak hustu egiten dira, ezin azal daitekeen sentsazioa da". Ez du uste boxeoa bortizkeria denik, jende askok hala pentsatzen duen arren; ring-ean elkar jo eta gero, aurkariak lagun irteten direla nabarmendu du: "Ez da dioten bezain erasokorra". Maryan dieta zorrotza egiten ari da, zortzi kilo galdu behar baititu estreinakoz lehia ofizial batean borrokatu aurretik. Orain duen pisu bereko aurkari baten kontra arituz gero, jipoi ederra hartuko luke, aitortu digunez. Latzagoa da Rebecaren kasua: hamalau kilo galdu beharko ditu.
Pisuak garrantzia du boxeoan, baina Manolo Rodriguezen iritziz, handiagoa du teknikak. Horregatik, beharbada, ikasten den lehenengo gauza ibilkera da: nola kokatu, nola jiratu boxeolarien ohiko irudia den mugimendu sorta hori. Hurrengo urratsa defentsa da: kolpeak saihestu, goardia jarreran paratu Eta azkenik, jotzea. "Boxeoan funtsezko hiru kolpe daude -jab, hut eta crochet-", esan digu Manolok ukabil bidezko azalpen grafiko eta guzti," eta gainerakoak haien eratorriak dira". Hori guztia ikasi duenak boxeolaria dela esan dezake lasai.
Kick boxing-etik boxeora
Xabier Pereda getxotarra kirolzale amorratua dugu; EAEko igeriketa txapeldun ere izan zen, "aspaldi". Boxeoan profesionala izango litzateke, bizitzak utzi egingo balio, baina ez da erraza. Oraingoz, txukun dabil afizionatuetan. Dozena bat borrokaldi ofizial egin ditu, eta oso gutxitan galdu du. Behin baino ez du K.O.z irabazi, baina harrotasunez diosku berak baino bost kilo gehiago zituen boxeolari baten aurkako borrokan izan zela. "Ring-era irten arte ez nuen aurkaria ezagutu, eta gero, behin haraino iritsita, ezin atzera jo". Jo, jo egin zuen, nonbait.
Xabierrek karate eta full contact egiten zituen boxean hasi aurretik. Marcos Rodriguez pisu astunak (85 kilo) ere kick boxing-ean ziharduen. Dioskunez, boxeoa kirol betea delako hautatu zuen eta, erdi txantxetan, erdi serio, "ondo datorkizulako inor kartera lapurtzera hurbilduz gero". Boxeoaren ospe txarra injustua dela dio eta futbolaren adibidea ipini du: "hor haserreak eta borrokak boxeoan baino latzagoak izaten dira".
Boxeolariak ring-etik igarotzen dira, txandaka. Gu, berriz, bagoaz, buruan ideia bat darabilkigula: egia esan, futbol zelaiak eta harmailak, askotan, boxeoa bera baino bortitzagoak dira.

Boxeoa kirolik zaharrenetakoa da: Kristo aurretiko laugarren milurtekoan egiten zela baieztatu duten agiriak aurkitu dira. Antzinako Greziako Olinpiar Jokoetan ere boxeoan egiten zuten. Erroman, bestalde, aurkariek iltzez betetako metalezko babesleak (cestus izenekoak) janzten zituzten eskuetan; sarri bietako bat hil egiten zen.
Garai modernoagoetako lehen borroka, dakigunez, 1681an egin zen, Ingalaterran. Albermaleko dukeak antolatu zuen, eta borrokolariak bere zerbitzari bi izan ziren: harakina eta etxezaina. Boxeoaren eta diruaren arteko harremana ere aspaldikoa da: XVIII. mendean, sosaren truk borrokatzen zen eta ikusleek apostu egiten zuten. Boxeolariek, artean, ez zeramatzaten kirol honen ezaugarri bilakatu diren eskularruak. Pisu handietako lehen txapelduna ingeles bat izan zen, 1719an. James Figg zuen izena.
XX. mendean sona handia hartu zuen boxeoak. Profesional onenak dirutza izugarriak irabazten hasi ziren, eta izar batzuek ring-etik at agertutako jokamoldeak su gehiago eman zion kirol honen inguruan sortutako eztabadari. Egia esan, Euskal Herriko bi boxeolari onenen bizitzari so egitea aski da boxeoaren inguruan sortu den kondaira tamalgarriaren arrazoiez jabetzeko. Jose Manuel Ibar Urtainek, Zestoako txapeldun handiak, bere buruaz beste egin zuen 49 urte zituela. Aurretik, ospe handia lortua zuen, lehen 30 borrokaldiak K.O.z irabazi ondoren.Urtain baino aspaldikoagoa dugu Paulino Uzkudun errezildarra.
Espainiako Gerra Zibilean frankisten alderdikoa izan zen Uzkudun, eta Gipuzkoako errepublikazaleen aurkako jazarpenetan ibilia. Bitxia bada ere, euskaraz idatzitako lehen elkarrizketa berari egin zioten; Zeruko Argia astekariak argitaratu zuen, 1925ean.
Boxeoan aurkariek antzeko pisua izan behar dute. Ziurtasunez jokatzeko, pisaketa lehia hastear dagoela egiten da; askotan, gramo batzuk gorabehera, boxeolariak maila batekoak edo bestekoak izan daitezke. Ondoko koadroan afizionatu mailan dagoen pisuaren araberako banaketa ageri da. Profesionalena are korapilatsuagoa da.

Boxeoaren eguneroko jardunean ingelesezko hitz asko erabiltzen dira. Eta, askotan, hala gertatzen da, beste hizkuntzetan hitz baliokideak dauden arren. Batzuk oso ezagunak dira, ring eta K.O. (knock-out) adibidez. Entzunak izango zenituzten, halaber, sparring, boxeolari bat entrena dadin haren aurka aritzen dena, eta punching ball, hormatik edo sabaitik eskegitako bola, entrenamenduetan boxeolariek ukabilez behin eta berriro jotzen dutena.
Egunero boxeoan aritzen direnentzat ohikoak dira, bestalde, kolpe desberdinak izendatzeko erabiltzen direnak: jab (honen aurkako defentsa parry da), crochet, uppercut, swing, hut Legez kanpoko kolpea adierazteko beste berba anglosaxoi bat erabili ohi da: fool (normalean, gerritik behera jotzen den ukabilkadari deitzen zaio). Eta boxeolariak elkarri ebatuta egoteari (boxeoan oso irudi arrunta), clinch esaten zaio. Nork eman digu honen guztiaren berri? Manolo Rodriguez coach-ak.

Antzinako Greziatik gaurko profesionaltasunera

Minieuliatik superastunera
Boxeoan aurkariek antzeko pisua izan behar dute. Ziurtasunez jokatzeko, pisaketa lehia hastear dagoela egiten da; askotan, gramo batzuk gorabehera, boxeolariak maila batekoak edo bestekoak izan daitezke. Ondoko koadroan afizionatu mailan dagoen pisuaren araberako banaketa ageri da. Profesionalena are korapilatsuagoa da.
Gizonezkoak | Emakumezkoak |
Minieulia | 48ra arte | Euli arina | 45era arte |
Eulia | 48-51 | Eulia | 45-48 |
Oilarra | 51-54 | Oilarra | 48-51 |
Luma | 54-57 | Luma | 51-54 |
Arina | 57-60 | Arina | 54-57 |
Superarina | 60-63,5 | Superarina | 57-60 |
Welter | 63,5-67 | Welter | 60-63,5 |
Superwelter | 67-71 | Superwelter | 63,5-67 |
Ertaina | 71-75 | Ertaina | 67-71 |
Semiastuna | 75-81 | Semiastuna | 71-75 |
Handia, astuna | 81-91 | Handia, astuna | 75-81 |
Superastuna | 91tik aurrera | Superastuna | 81etik aurrera |
Tradizio ingelesa