“KOBAZULOAN SAIAKERAK”

“KOBAZULOAN SAIAKERAK” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kobazuloan-saiakerak/@@download/image/88p60loan.jpg
2008/09/04
kritika
Testua: Amaiur Loitegi
LOAN
88.zenbakia
Disko honetako lehen abestia entzuten hasita, Tony Iommi gitarrajolearen (Black Sabath) estiloko riff pisutsu bat belarriratu zaigu, eta bapatean, Ozzy Osbourne irudikatu dugu, kantuan. Baina berehala konturatu gara hau ez dela Black Sabath; hau Loan dela, Bilboko talde bat. Dena den, irudipen sabathiko horrek disko osoan zehar jarraitu gaitu, Mikel Gutierrez gitarrajoleak baduelako Iommi ukitu bat (besteak beste, biak dira ezkerrak!). Zati instrumental astun eta grabeekin, Dut-en azken garaiko eztarri urratuaz, noise rock sabathikoa eskaintzen du Loan-ek.