Klima aldaketak udazkeneko kolore bereziak desagertu arazi ditzake

Klima aldaketak udazkeneko kolore bereziak desagertu arazi ditzake Eta jada ezingo genuke Benitoren "udazken koloretan" abestu. Izan ere, kolore okre, gorrixka eta horiak, udazkenaren ezaugarri direnak, geroz eta gutxiago mantenduko lirateke, azkenik desagertu arte, klima aldaketa dela eta. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/klima-aldaketak-udazkeneko-kolore-bereziak-desagertu-arazi-ditzake/@@download/image/GettyImages-1168009842.jpg
2021/10/25

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Eta jada ezingo genuke Benitoren "udazken koloretan" abestu. Izan ere, kolore okre, gorrixka eta horiak, udazkenaren ezaugarri direnak, geroz eta gutxiago mantenduko lirateke, azkenik desagertu arte, klima aldaketa dela eta.
Klima aldaketak udazkeneko kolore bereziak desagertu arazi ditzake

Udazkenean zuhaitzen kolore marroixkek euren intentsitatea eta iraupena galduko lukete urtez urte berotegi efektua dela eta. Udazkenero zuhaitzek abzisioa deitzen den prozesua martxan jartzen dute, zuhaitzei jangarria ematen dien sare sistema itxiz. Honek eragiten du hostoak eta adaxkak elkartzen dituzten zelulak desagertzea eta orbel moduan hostoak lurrera erortzea. Prozesu honek bilakatzen ditu hosto berdeak okre, gorri edo hori. Alta, krisi klimatikoa eta tenperaturen igoerak udazkena bera ere desagertzeko zorian jar lezake. 

Annals of Botany aldizkarian argitaratutako ikerketak hori ondorioztatu du. Ikerketa 1993. urtetik 2010era bitarte, zuhaitzen koloreak aztertzen aritu da udazken bakoitzean Estatu Batuak, Europa eta Japonian. 
Faktore moduan egunaren iraupena, latitudea, euri kopurua eta tenperaturen aldaketak hartu ditu kontuan eta ikerketak ondorioztatu du urriko tenperaturak gakoak direla udazken kolore horiek agertzerako garaian. Klima aldaketaren ondorioak gehien nabaritzen diren lekuetan kolore tonu hauek gutxiago iraungo dute urtetik urtera.

Ikerketa gehiago beharrezkoa bada ere, mundu beroago batean, zuhaitzen egokitze maila zein izango den jakiteko, azken ikerketa honek aditzera ematen du aldaketa hauek azkarregi gertatzen ari direla zuhaitzak behar bezala egokitu ahal izateko. Honela, krisi klimatikoak udazkeneko kolore ederren iristea atzeratu lezake eta baita honen iraupena laburtu ere. Zenbat eta tenperatura beroagoak, zuhaitzen abzisioa beranduago iritsiko litzateke. 

Lehorte kopurua gehiagok ere eragina izango luke, zuhaitzetako hostoak maskalduko bailituzke udazkena iritsi baino hilabete batzuk lehenago.