Kinsey **

Alfred Kinsey zientzialariaren bizitzaren pasarterik esanguratsuenak biluzi egiten ditu Gods and Monsters hunkigarriaren egileak film honetan. Kinseyk giza sexualitatea aztertu zuen 40ko hamarkadan, eta ikerketa hartatik atera zituen ondorioek garaiko gizarte puritanoaren haserrea eragin zuten. Besteak beste, homosexualitatea ezin zela anormaltasunaren parametrotik aztertu aldarrikatu zuen Kinseyk. Gauzak, ordea, ez dira asko aldatu. AEBetako gizartearen elkarte kontserbadoreenek filma gogor kritikatu baitzuten estreinatu zen garaian. Istorioa arras interesgarria den arren, Bill Condon ez da gai interes hori behar bezala irudikatzeko. Hala, aspergarri eta astun samarra egiten da pelikula.