King size dub VII

Alemaniako Echo Beach zigilua erreferentea izan da azken urteotan. King Size izeneko sailarekin, reggae, dub eta erritmo elektronikoen arteko maitasun-gorroto istorioaren lekuko aparta izan da. Aurrekoetan bezala, azken honetan ere, lehen lerroko estralurtarrak bildu dituzte: Submission+Tikiman, Earl 16 house, G-Corp, Tosca, Rockers Hi-Fi, Pre-Fade Listening... Jamaikar doinuen sustraiak dituen musika elektronikoaren jarraitzaile arraroentzat. Freskotasuna galdu duen arren, interesa duen bilduma.