Kimikako Nobel saria bi emakumerentzat

Guraize molekularren inguruan egindako ikerketengatik Kimikako Nobel saria irabazi dute Emmanuelle Charpentier eta Jennifer Doudna genetistek. Giza geneak eraldatu eta ADNa berriz idazteko aurrerapen iraultzailea burutu dute bi emakume hauek.
Honela, esleitutako Nobel sariak geneak editatzeko metodoa saritu nahi izan du, zeina baliagarria izango den minbiziaren aurkako terapia berrietan, eta herentziaz jasotzen diren zenbait gaixotasun sendatzea errealitate bihurtu bai lezake.
2012ko ekainean Science aldizkarian bi genetistek genoma sinplifikatzeko tresnak deskribatu zituzten. Crispr/Cas9 izena duen mekanismoa da, nahiz eta guraize molekular izenez ezagutzen den gehiago.
Pasa den urtean Medikuntzako Nobel saria irabazi zuen William Kaelin-en hitzetan aurkikuntza genetiko hau hamarkadako aurkikuntzarik handienetakoa da. Hori dela eta, Kimikako Nobel saria ezinbestean irabazi dute. Aurretik beste bost emakumek bakarrik eskuratu dute sari hori 1901. urtetik: Marie Curie (1911), Irène Joliot-Curie (1935), Dorothy Crowfoot Hodgkin (1964), Ada Yonath (2009) eta Frances Arnold (2018). Aldizk, 183 gizonezkok jaso dute Kimikako Nobek saria. Ea bada, emakumezkoen kopurua gizonezkoenarekin berdintzen den urtez urte!