'Kaiolak Suntsitu': Euskal Herriko zoo eta akuarioak ixtearen aldeko ekimena

'Kaiolak Suntsitu': Euskal Herriko zoo eta akuarioak ixtearen aldeko ekimena Pasa den ekainaren 23an aurkeztu zuten ekimena, eta horretarako, ez zuten edonolako lekua aukeratu, Donostiako Aquariumaren aurrean egin baitzuten agerraldia Euskal Herriko mugimendu antiespezistakoek. Kanpainaren nondik norakoak azaltzeaz gain, dei egin dute “zoo eta akuarioen aurka egitera”. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kaiolak-suntsitu-euskal-herriko-zoo-eta-akuarioak-ixtearen-aldeko-ekimena/@@download/image/Screenshot_2020-06-26 (2) Tweets con contenido multimedia de kaiolaksuntsitu ( kaiolaksuntsitu) Twitter.jpg
2020/06/26

Testua: Gaizka Izagirre @Gaizka_Izagirre

Pasa den ekainaren 23an aurkeztu zuten ekimena, eta horretarako, ez zuten edonolako lekua aukeratu, Donostiako Aquariumaren aurrean egin baitzuten agerraldia Euskal Herriko mugimendu antiespezistakoek. Kanpainaren nondik norakoak azaltzeaz gain, dei egin dute “zoo eta akuarioen aurka egitera”.
'Kaiolak Suntsitu': Euskal Herriko zoo eta akuarioak ixtearen aldeko ekimena

Kanpainaren oinarriak eta aldarrikapen nagusiak hiru puntutan jaso dituzte, eta adierazi dute eskaera horiek “ez direla negoziagarriak”:

Animaliak modu sistematikoan zapaltzen dira. Enpresa, negozio eta esplotazio sistema oso bat dago bideratua animaliak jaiotzera behartu, haien habitatetik lapurtu, familietatik aldendu, bizitza osoa kaiola edo espazio mugatuetan bizitzera derrigortu eta beharrezko ez direnean erailtzera. Animaliak merkantzia soil bilakatu ditugu eta pertsona zehatz batzuek merkantilizazio honekin aberasten ari dira.

Esplotazio zentro hauetan beste espezieetako animaliak objektifikatu egiten dira, haien izaera eta nahiak desagertaraziz. Bertan, normalizatu eta betikotu egiten da gu entretenitzeko edo gure kuriositatea asetzeko mendean hartu ditzakegularen ideia.

Gizakiez besteko animaliek aske eta erasotuak izan gabe bizi nahi dute, hala adierazten digute ihes egiten saiatzen diren guztietan, jan egiteari edo ikuskizun batean parte hartzeari uko egiten diotenean, mugimendu errepikakorretara, biolentzia, tristurara, zein apatiara jotzen dutenean.

Injustizia honen aurrean hurrengoa exijitzen dugu:

  1. Akuario eta zooak ixtea
  2. Jatorriko bizi eremuetan bizi daitezkeen animaliak bueltan eramatea eta zorte hori ez daukatenei bizitza duin bat bermatzea erakusleioetatik urrun.
  3. Esplotazio zentru hauetako langileei irtenbide duin bat ematea

Exijentzia hauek ez dira negoziagarriak, animaliek ez baitute kaiola handiagorik edota tratu hobeagorik nahi, aske izan nahi dute.

Egoeraren larritasuna jakinda, dei egiten diogu justizia, berdintasuna eta askatasunaren alde, eta inposizioen kontra dauden talde, kolektibo eta pertsona orori aquarium eta zoologikoen aurrean posizio irmo eta garbia hartzera. Zaurgarrienak defendatu eta sistema zapaltzaile kapitalista honen aurka egitera.

Kaiolarik gabeko gizarte bat eraikitzeko, Zooak eta aquariumak itxi!

Kanpainarekin udan jarraituko dutela ere aipatu dute, eta horren harira hainbat egitasmo antolatzeko asmoa dutela zoo eta akuarioen aurka. Uztailaren 4an, esaterako, hainbat ekitaldi egingo dituzte Bilbon, Iruñean eta Hernanin.

Sare sozialetan aurreratu dutenez gainera, Erladiko kideek, Kaiolak Suntsitu aurkeztuko dute Uztailak 4ean 18:00tatik aurreera Bilboko Zazpi Katu gaztetxean.

 

Udan zehar egingo dituzten jardueren berri izateko, sareetara “adi” egoteko iradoki dute, eta kanpainaren nondik norakoak jasotzeko webgune bat sortu dutela gaineratu dute; halaber, kanpainaren material grafikoa ere igo dute webgunera, nahi duenak erabili dezan.

Aurkezpenaren bideoa ikusteko sakatu hemen