Josu Bergara: "Gauza txikiek duten indarra aldarrikatu nahi izan dut"

Josu Bergarak ostegunean beteko du aspaldiko desioa; hamabi urteetako musika ibilbidearen ondoren, Bilboko Kafe Antzokiko oholtzara igoko da bere laugarren diskoa zuzenean grabatzeko ‘Kanta txikien indarra’.
Laugarren diskoa grabatuko duzu ostegunean Bilbo Kafe Antzokian. Zerk egiten du berezi?
Grabaketa bera zuzenean izateak diskoari xarma berezia emango dio. Horrez gain, abesti berriak izango direnez, diskoa bestelakoa izango da. Orokorrean zuzeneko diskoak grabatzen direnean abesti zaharrak grabatzen direlako, hau da, ibilbide luzea izan duten abestiak berreskuratu eta zuzenekora eramaten dira. Gure kasuan, kanta berriak izango dira zuzenekora eramango ditugunak, momentuz gure lokalean soilik entzun diren abestiak izango dira. Hortaz publikoaren erantzuna eta diskoa bera freskotasun eta puntu xelebrea izango dute.
Nolakoa izan da laugarren disko hau josteko prozesua?
Askotan bakarlari gisa aurkezten nauten arren, jada hiruzpalau urte eman ditut Nerea Alberdi bibolin - jotzailea eta Mikel Nuñez Lauzirika piano-jotzailearekin batera kontzertuak eskaintzen, hirukote bezala. Disko berrian agertuko diren abesti gehienak azken urteetan sortutakoak dira. Hortaz, Nerea eta Mikelen garrantzia diskoa sortzeko itzela izan da. Esango nuke kanta gehienei eurek ekarpenak eman diela nortasun berezia, ezberdina, berria izatea.
‘Kanta txikien indarra’ izango da laugarren diskoaren izenburua. Esaldiak berez ez du interpretaziorako tarte handirik uzten; horrelakoa sentitzen al duzu zure ibilbidea?
Bai. Niretzat Kanta txikien indarra izenburuak bi esanahi ditu. Alde batetik, gauza txikiek duten indarra aldarrikatu nahi izan dut. Badagoelako bizitza honetan, mundua ikusteko modu berezi bat, xumeena, txikiena, gurea dena. Eta mundu hori, nire ustez, gauza txikietan, keinu txikietan ezkutatzen delako. Bestetik, esanahi biografikoa azpimarratuko nuke, nire ibilbidea azaltzen duelako. Hamabi urte inguru pasa dira taula gainera igo nintzenetik eta orain arteko bidea apurka-apurka, astiro egin dudan arren, kontzertu asko eskaini eta nire abestiak leku eta jende askorengana heldu dira. Horra txikien indarra.
Nola sortu zen Bilboko Kafe Antzokian emanaldi berezia egiteko aukera?
Aspaldi nuen buruan Bilboko Kafe Antzokian emanaldia egiteko kontua. Disko berrian Bilbo izeneko abestia ere egin dut, beraz Bilbo hiriak protagonismo berezia izango zuenez, zuzenean jo nuen Antzokiko arduradunengana eta proposatu nien. Baiezkoa eman eta lanean jarri ginen.
Hainbat musikari eta lagunekin lotu zara diskoa oholtzaratzeko. Nolakoa izango da emanaldia?
Azken bi hilabete hauetan zortzi musikariekin batera kontzertu berezi hau prestatzen aritu naiz: Nerea Alberdi eta Natalia Wang (bibolinak), Ariadna Villate (biola), Claudia Díez (Celloa), Mikel Nuñez (pianoa), Dani Gonzalez (baxua) eta Txema Arana (bateria). Gainera musika munduko beste lagun batzuek ere kontzertuan parte hartuko dute: Mikel Markez, Maria Rivero eta Ane Martinez (ahotsak), Izaskun Canga (ukelelea) eta Gaizka Peñafiel (trikitixa). Itxura aldetik ere diskoan kanta bakoitzak ilustrazio berezia izango du, Sara Prieto ilustratzaileak egindako irudi ederrak izango dira. Kontzertuan proiektatuko ditugu.
Autoekoizpenaren bidea jorratu duzu orain arte. Nola lortu duzu?
Hasieratik nahiko argi izan dut nik nire proiektuaren gidaria izango nintzela. Bidean asko ikasten delako, eta asko ikasi dudalako. Diskoa autoekoizteko egin dudana izan da nik dirua aurreratu, lanean beste kontu batzuetan irabazitakoa, eta gero diskoen salmentarekin eta batez ere kontzertuekin diru hori berreskuratu. Dagoeneko korapilo horretan bizitzera ohitu naiz.
Oraingo honetan, ekoiztuko al duzu zuk edo laguntzarik izango duzu? Zer da horretan erabakigarri?
Nik neuk ekoiztuko dut, aurreko diskoetan bezala, baina Taupaka elkartearen zigilupean argitaratuko dugu. Elkartean nire moduko musikari eta sortzaileokin egin nuen topo, orain dela lau urte, eta ordutik hona asanbladetan parte hartu eta kultur eredu ezberdina eraikitzeko prozesuarekin bat nator. Euskal Herriko kultur eredua aldatzeko pausu txikiak emanez, bide berriak zabaltzen ari gara eta dagoeneko 40 sortzaile inguru batu gara.
Gaztezulon Saioa Baleztenak egin zizun elkarrizketa batetan (hemen) Mikel Markezekin oholtza gustura konpartituko zenukeela esan zenuen. Egingo duzu. Nola suertatu da aukera? Nola sentiarazten zaitu?
Irratian ezagutu ginen. Mikel berak gidatzen zuen Euskadi Irratiko saioan. Batzutan pertsona bat ezagutu eta sintonia berean zaudela konturatzen zara segituan, bada, horrelakoa izan zen gertatu zitzaiguna. Hasi ginen hainbat proiekturen inguruan hitz egiten...gaur arte. Niretzat ohorea izango da Mikelekin batera taula gainean aritzea.
Nola sentitzen zara erosoen, bakarlari edo talde formatuan?
Hasieran bakarlari moduan oso eroso sentitzen nintzen. Baina orain bai hirukote baita talde handiagoan ere gustura sentitzen naiz. Beraz, bietan esango nuke.
Nondik jaiotzen dira letrak? Gertukoak egiten diren gaiak jorratzen dituzu, alegia humanotasunaren zaurgarritasunetik hasitakoak diruditenak. Egunerokotasunetik edan behar al duzu?
Letra batzuk biografikoak dira, niri gertatu zaizkidan kontuak edo nire inguru hurbilean ikusi ditudanak. Baina beste hainbat kasutan hirugarren baten paperean jartzen naiz letrak idazterako orduan. Kontua transmisioa da, batetik bestera sentimenduak transmititzea edo jendeari barrukoa mugiaraztea. Horregatik agian bizitzaren detaile txikietan oinarritzen dira nire abestiak, beti ere, muina edo kantaren bizkarrezurra zentzuduna izan behar da. Ondorio bat izan behar du.
Zeri kantatu behar diozu ezinbestean?
Hainbat kontuk arduratzen naute: kultura, politika, gure herriaren egoera,... Baina saiatzen naiz modu positiboan eta eraikitzailean horri kantatzen. Badago disko berrian "Herri txiki zahar honetan" izeneko abestia, eta bertan gure hiri eta herriko kaleetan dauden gai ezberdinak jorratzen ditut. Nire helburua, eta nire modura euskal abeslari edo sortzaile batzuena ere bada, kultura sortzean herria eta gizartea aldatzeko oinarriak jartzea ere bada, munduarekiko gure ikuspegi propioa eraikitzea.
Eta zeri kantatzen diozu nahi duzulako?
Batzuetan maitasunari, gertuko kontuei, oroitzapenei, joan zirenei...futbolari ere kantaren bat eskaini diot. Disko berrian Tartaloren ipuina ere kanta bihurtu dut.
Musikaria eta komunikazioan ere jarduten duzu. Bata bestean probesten al duzu?
Duda barik. Izan ere zuzenbidea ikasi nuen, baina karrera amaitzean nire burua abokatu legez ez nuela ikusten konturatu nintzen. Orduantxe erabaki nuen publizitatea eta komunikazioan lan egin behar nuela. Master bat ikasi nuen, enpresa txiki baten lanean hasi nintzen eta ordutik hona batetik bestera saltoka ibili naiz. Duela hiru urte beste bazkide batzuekin publizitate agentzia sortu genuen eta horretan ari gara. Musika garrantzitsua da publizitatea eta komunikazioan. Nahiz eta niri beste hamaika kontu ere tokatzen zaizkidan; estrategia, markak jorratzea eta abar.
Komunikazio alorrean zerbait aldatzeko aukera bazenu, zer litzateke?
Orokorrean komunikazioan eta beste alor batzuetan ekintzailetasuna eta proiektu berriak sustatu behar direla uste dut. Jende berriarentzat ateak zabalduko nituzke, gazteak gidatzen dituzten proiektuei aukerak eskainiz.
Eta musika munduan, zer aldatuko zenuke?
Horrela boteprontoan esateko, sortzaileari dagokion garrantzia ematea, musikarioi duintasuna eskainiz. Ez da erraza taula gainera igo eta horrez gain zortzi mila gauza egin behar bizitzeko, ez naiz nire kasu zehatzaz ari, orokorrean gure herrian sormen lanak duten egoeraz baizik. Gogoeta eta aldaketa behar dugula uste dut. Zehatzago, euskarazko sormena babestu eta indartu behar dugula esango nuke, bertako sortzaileon lanak bultzatuz, eta bereziki euskal komunikabideak indar berezia eman beharko liokete euskarazko sormen lanei.
Orain ez gaituela inork entzuten; edango al dituzu pare bat garagardo oholtzan jarri auretik?
Aurretik bat edo bi. Eta kontzertua bukatu ondoren, lagun eta inguruko guztiekin bat baino gehiago. Jende asko animatuko da kontzertura, eta gu... pozik!