GAIZKA IZAGIRREREN TELESAIL GOMENDIOA: 'YAKARTA'
‘YAKARTA’
⭐⭐⭐⭐ (4/5)
Diego San José
6 atal
Movistar
Diego San Jose irundarraren telesail berrian, Javier Cámara eta Carla Quílez dira protagonistak eta badmintonaren munduan barneratuko gaitu. José Ramón Garrido, badmintoneko jokalari olinpiko ohia, ilusio handirik gabe bizi da: Vallecaseko institutu batean gorputz-heziketako klaseak ematen ditu. Bizitza bakarti eta triste samarra darama; iragan ilun eta latz bat duela deskubrituko dugu apurka. Mar izeneko badmintoneko jokalari gaztea ezagutzeak aukera emango dio Jakartan, Indonesian, lehiatzeko zuen ametsa berriro pizteko. Pixkanaka, neska gaztea entrenatzen hasiko da, baina bien arteko harremanak gorabeherak izango ditu; izan ere, biek motxila emozional eta pertsonal astun eta gogorra dute soinean. Telesailaren tonua eta eszenaratzea bikainak dira, baina keinu handietatik edo elementu arranditsuetatik oso urrun dago; bere indarra txikitasunean, itxuraz hutsalak diruditen elkarrizketetan, eta hitzek baino gehiago adierazten duten keinuetan datza. Harribitxia.
Onena: Bi protagonistak.
Gustatuko zaizu gustatzen bazaizu: Celeste (Diego San Jose, 2024).

