Josu Bergara: "Gorroto dut hegazkinez bidaiatzea"

Josu Bergara: "Gorroto dut hegazkinez bidaiatzea" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/josu-bergara-gorroto-dut-hegazkinez-bidaiatzea/@@download/image/josu_bergara_1371468043.jpg
2013/06/10
elkarrizketa
Testua: Saioa Baleztena
Josu Bergara: "Gorroto dut hegazkinez bidaiatzea"
Bilbon urte anitz eman ondotik, Sopelan bizi da orain. Aita pianista izaki, etxetik edan du Josu Bergara bakarlariak (Ea, 1979) musikarekiko pasioa.


Ze musikarirekin sentitzen zara identifikatuta?
Kantautore, singer songwriter, bakarlari edo antzeko estiloa duten guztiekin.

Zeinekin konpartituko zenuke gustura agertokia?
Askorekin... Damien Rice, Lisa Hannigan, Benito Lertxundi, Glen Hansard, Ruper Ordorika eta Mikel Markezekin, adibidez.

Nor miresten duzu?
Jose Maria Iparragirre, Mikel Laboa, Bob Dylan, John Lennon, Bob Marley, Lourdes Iriondo eta Xabier Lete.

Eta, aldiz, nor bidaliko zenuke infernura?

Infernura ez dakit, baina pikutara kandidatu gorbatadun ugari.

Kontzertua ematen ari zarela, gainean behar duzu beti...
Gitarra eskuetan, lagunak gertu eta garagardo pare bat lehendik.

Zein da zure bizitzaren soinu banda?
Itsasoa.

Baduzu biziorik?
Nahiko parrandazalea naiz. Beti gazte!

Eta maniarik?
Gorroto dut hegazkinez bidaiatzea.

Sekula ahantziko ez duzun kontzertua?
Asko dira ahanztezinak... Bartzelona, London, Eako jaietakoak, Bergarako Jam aretokoa, Bilboko Aste Nagusikoa...

Eta izan duzun esperientziarik txarrena?
Ryanair-ekoek gitarra apurtu zidatenekoa. Kabroiak!

Zer du faltan gaur Euskal Herriko musikak?
Erakundeek BBK Live eta enparauentzat diru gutxiago ematea eta bertako kultura ekimenei kasu gehiago egitea. Sortzaileon arteko elkartasuna, eta irrati eta telebista publikoaren benetako konpromisoa.