Jardun artistikoentzat institutua Tabakalera eta Artium-en eskutik

Jardun artistikoentzat institutua Tabakalera eta Artium-en eskutik Parte-hartzaileek bi hilabetez garatuko dituzte euren proiektu artistikoak Tabakaleran. Ondoren, bertan sortu eta landutakoa Artiumen egongo da ikusgai. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/jardun-artistikoentzat-institutua-tabakalera-eta-artium-en-eskutik/@@download/image/tabakalera-artium.jpg
2020/06/30

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Parte-hartzaileek bi hilabetez garatuko dituzte euren proiektu artistikoak Tabakaleran. Ondoren, bertan sortu eta landutakoa Artiumen egongo da ikusgai.
Jardun artistikoentzat institutua Tabakalera eta Artium-en eskutik

Jardun Artistikoentzatko Institutuak (JAI), hau da, Artium Arte Garaikidearen Euskal Zentro-Museoak eta Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak  abiatu dute ekimen hau. Sortzaileei zuzendutako programa da eta uztailaren 1ean emango zaio hasiera. Praktika artistikoa lantzea izango da helburua, baita ikerketa, ekoizpena, pertzepztzioa eta lan kritikoa sustatzea.

Bi erakundeek arte garaikidearen aldek apustua egiten dute, baina beti ere Euskal Herriari lotutako testuinguru artistikoan. Horrela, elkarlanean programa pedagogikoa eta esperimental hau garatu dute. 

Tabakalerak horrela, udako eskola baten moduan funtzionatuko du bi hilabetez, truke eta gurutzaketa artistikoa garatzeko gune gisa. Uztailaren 1etik abuztuaren 28ra 3. solairuan, Sortzaileen Gunean egongo da aukera proiektuak lantzeko. Ondoren, Artium Museoan fase publikoa izango du. Honako hauek izango dira lehen edizio honetan parte hartuko duten sortzaileak: Akane Saraiva Rando (Galdames, 1997), Antonio Menchen (Toledo, 1983), Cécile Brousse (Frantzia, 1985), Ibon Landa Amutxategi (Gasteiz, 1994), Izaro Ieregi (Algorta, 1987), Charlotte Nordgren Sewell (Suedia, 1993), Diego Diez (Bartzelona, 1994), Rocío Agudo Martínez (Zaragoza, 1996), Mikel Escobell Castro (Arrasate, 1991) eta Jara Narvalaz (Iruñea, 1995).

Ibon Aranberri (artista), Itziar Okariz (artista), Asier Mendizabal (artista eta KKH, Royal Institute of Art de Stockholmeko irakaslea) eta Artium Museoko zuzendari Beatriz Herraez eta Tabakalerako Arte Garaikideko arduradun Oier Etxeberriak osatutako Ikasketa Batzordeak, aurkeztutako 55 proposamenetatik hamar aukeratu ditu.

Artista bakoitzak, bi hilabetez, Tabakalerako hirugarren solairuko Sortzaileen Gunean lanerako bere espazioa izango du, bai eta eraikineko beste arlo edo laborategi batzuk erabiltzeko aukera ere, ikasleen esperientzia hobetzeko xedearekin. Gainera, parte hartzaileetako batzuk One Shot Tabakalera House hotelean izango dira programa garatu bitartean. Ondoren, adi egon beharko da hilabete hauetan zehar sortutako emaitzak Artiumen ikusi ahal izateko!