Japoniak egurrezko sateliteak sortuko ditu espazioko hondakinak gutxitzeko

Honen aurrean Japoniak helburu berri bat du: zabor espaziala gutxitzea. Horretarako, Sumitomo Forestry erakundea Kiotoko unibertsitatearekin elkartu da, bere osotasunean, egurrez eraikitako satelite bat sortzeko. 2023. urtean jaurtitzeko prest egotea espero da.
Proiektu honek irtenbide potentzial bat suposatuko luke espazioko zaborraren arazoarentzat. Atmosferara inoiz baino satelite gehiago jaurtitzen dira, baina horietako askok oraindik orbitan daudela funtzionatzeari uzten diote hondakin bihurtuz. Proiektu hau aurrera aterako balitz, sateliteak egurrez eraikia izango liratekeenez etorkizuneko hondakin izateari utziko liokete.
Kalkuluen arabera Lurraren inguruan 6.000 satelite inguru daude, eta horietatik %60 ez daude jada aktibo. Bai, espaziora igorritako objektuen erdia baino gehiago egun bueltaka dabilen zaborra besterik ez da.
Baina nolakoa izango da espaziora jaurtiko den egur hau? Proiektu honen arduradunak ziur daude erabat posiblea dela egurrez egindako sateliteak espaziora jaurtitzea. Ez ordea ohiko egur bat; egur berezi bat garatzen ari dira espazioko muturreko tenperatuak eta erradiazioa jasango dituena.
Takao Doi, astronauta izandakoak eta 2008an Nazioarteko Estazio Espazialean egondakoak, badaki zertaz ari den. Kiotoko unibertsitatean irakaslea da egun eta BBC kateari egindako adierazpenetan argi erakusten du arazoa: Atmosferarekin bat egiten duten satelite guztiak erre egiten dira. Honela, aluminiozko partikula txikiak sortzen dituzte eta hauek Lurraren inguruan flotatzen geratuko dira urtetan.
Aditu honek aipatzen duenez honek Lurraren ingurumenean eragina izango du. Zabor espaziala geroz eta arazo handiagoan bilakatzen ari baita. Nazio Batuen Erakundeak ohartarazi duenez hondakin guzti hauek gure planetako komunikazio sistemei ere eragin diezaieke. Gogoratu beharra dago egun erabiltzen ditugun zerbitzu asko (internet, mugikorrak, telebista seinalea) orbitan funtzionamenduan dauden sateliteen baitan daudela. Zenbat eta zabor gehiago pilatu, hondakin espazialek aktibo dauden gailuekin talka egin dezakete eta hondakin euri espaziala sortu.