Jan eta lan auzolandegian

Uda oporren sinonimoa izaten da gehienontzat. Zer egin udan? Ez zaitez besoak gurutzaturik geratu, hamaika aukera dago eta. Ondorengo lerroetan aukera horietako bat aurkeztuko dizugu: auzolandegiak.
Bideak sasi eta zaborrez garbitu, ura putzu batetik herrixkara bideratu, komentu zaharrak zaharberritu, sutearen ondorioz galdutako basoa berriro ere landatu, hondakinez gainezka dagoen ibaia garbitu, gaixoei egunerokoan lagundu Lan aukerak zabalak dira oso. Auzolandegien filosofia udako aisialdia eta kobratu gabeko lana uztartzea da. Izan ere, auzolandegietan elkartzen diren gazteek lan soziala egiteko konpromisoa hartzen dute.
Honako baldintzatxo hauek besterik ez ditu bete behar auzolandegietara joan nahi duenak: 70 euro inguru ordaintzea ostatua, mantenua eta istripu asegurua ordaintzeko, alegia, 15 eta 29 urte bitartean izatea adi, hala ere, badira proiektuaren arabera adin mugarik ez duten lanak eta arau xume batzuk errespetatzea beste kideak errespetuz tratatzea, helburuak lortzen laguntzea eta ezarritako ordutegiak betetzea.
Dena ez da lana
Auzolandegia ez da udalekua, baina horrek ez du esan nahi egunero 24 ordutan lan eta lan ibili behar denik. Auzolandegiek bi eta lau aste bitartean irauten dute, eta astean 20 ordutan lan egin behar izaten da. Hau da, lau bat ordu egunero, eta asteburuetan, jai. Horrek beste hainbat gauza egiteko beta ematen du. "Gogor lan egiten genuen, baina ongi pasatzeko abagunea ere bagenuen. Parrandan ibiltzeko aukera ere izan genuen; hori bai, hurrengo goizean esnatu eta zintzo-zintzo lan egiten genuen", dio Saioa Etxebarria bilbotarrak. Arratsaldean, gainera, bestelako jardueretan aritzeko aukera izaten da: bisitaldi gidatuak, abentura-kirolak eta abar.
Taldeak 20 bat lagunek osatu ohi dituzte. Beraz, beste herri batzuetako jendea ezagutzeko eta lagunak egiteko ateak zabaltzen dira. "1999an, Segurako auzolandegian izan nintzen, eta lagun onak egin nituen. Oraindik ere harremana dugu gure artean, eta noizean behin afaltzeko elkartzen gara", esan digu Mikel Alustiza donostiarrak.
Izena emateko garaiz
Oraindik ere auzolandegietan izena emateko sasoian zabiltza. Baina ez zaitzala loak har. Izan ere, izena emateko epea maiatza erdialdean amaitu ohi da auzolandegi gehientsuenetan. Beste batzuetan, berriz, epea itxita dago. Ez kezkatu, hala ere: nahiz eta epea bukatuta egon, begiz jotako lekura joateko aukera izaten da batzuetan. Sarritan, plaza asko bete gabe geratzen baita, eta beraz, izena eman daiteke.
Auzolandegien ideia Lehen Mundu Gerra amaitu eta gutxira sortu zen. Halako gerrate lazgarriaren ondorioz, herriak eta azpiegiturak erabat suntsituta geratu ziren. Egoera hori irauli nahian, giza laguntzarako hainbat erakundek gazte boluntarioen azpiegituraz baliatzea pentsatu zuten. Helburua: gazte sare hori erabiliz, suntsitutako azpiegiturak berreraikitzea. Zoritxarrez, amesgaiztoa errepikatu egin zen, eta Bigarren Mundu Gerran txikitutakoa berreraikitzeko ere baliagarria izan zen gazteen sarea.
Auzolandegiei buruzko informazio zehatzagoa jaso nahi izanez gero, honako webguneetan begiratzea proposatuko dizugu. Uda honetan bestelako zerbait egin, lagun berriak ezagutu, beraiekin batera lan egin eta primeran ibili nahi baduzu, auzolandegietan duzu aukera.
www.gazteaukera.net/auzolandegiakwww.sodepaz.orgwww.alava.net/ifjwww.codexactividades.comwww.gaztekutxa.netwww.volontariat-emmaus.comwww.rempart.comwww.cajalaboral.es/jovenes_nuevo/euskera/servicios/campos_trabajo.htm

Sorrera

Helbide baliagarriak