Jairo Berbel: "Mendebaldeko zibilizazioak jakin behar du zoriontasun osoa lortzetik oso urruti

Jairo Berbel Monreal gazte elgoibartarra Kongon egon da eta bertatik bertara ikusitakoarekin dokumentala osatu du. Haren zirrarez mintzatu da GAZTEZULOrekin.
Zergatik piztu zitzaizun gogoa Kongoko errealitatea bideo batean islatzeko?
Kongoko errealitatea bideo batean islatzeko arrazoi nagusia bertako jendea izan da, beraien bizitza, han gertatzen dena ez baita edonon gertatzen eta gu ez gaude hori ikustera ohituta. Mundua ikusteko eta bizitzeko modua guztiz desberdina da; zure bizitzako ikuspegia eta izateko era erabat aldatzen du. Bertan gertatzen dena azaleratzeak merezi du, jendea ezin hobea da eta tokia ere ikaragarria da. Gauza harrigarriak gertatzen diren lurraldea da, modu batera edo bestera dena lotuta dago: animaliak, landareak, pertsonak gure ezagutzetik at dagoen erlazio bat existitzen da. Beste gauza batzuen artean honengatik azaleratu behar da hau guztia. Mendebaldeko zibilizazioak jakin behar du zoriontasun osoa lortzetik oso urruti bizi garela.
Beste lanen bat eredu hartu al zenuen?
Beti izan ditut gustuko mota askotako bideoak, pelikuletatik hasi eta dokumentaletaraino; azken finean bien arteko nahaste bat egin dut. Gainera dokumentalak bere kutsua du: pertsona baten bizipenetatik abiatzen da, beste pertsona batzuen datuez eta hitzez hornitzen da eta honekin batera, uneoro azaleratzen dira gizakiaren sentimenduak.
Gustura geratu al zara bideoa nola geratu den ikusita?
Egia esan, zentzua duen nire lehenengo obra izan da, beti izan dut gustuko grabatzearen kontua, gero musika txertatzea Afrikatik heldu eta hainbeste bideo ikusita hauekin lan bat egitea pentsatu nuen, aurretik argazkiekin egin bezala, baina oraingoan zerbait desberdina sortzeko grina neukan. Ez nekien ziur nondik nora hartu, baina lanarekin hasi eta aurrera egin ahala bidea zuzentzen joan zen, eta bukaerako emaitza nahiko ona izan dela uste dut. Guztiz kontziente naiz ez daukala telebistan botatzeko emititzeko mailarik, baina jendeari transmititu nahi nion mezua heldu dela uste dut, eta horrek pozten nau.
El Lugar de las sonrisas da izenburua. Hori al da gehien harritu zaituena, hau da, hangoek duten eta transmititzen duten bizipoza?
Bai, horrela da, azken finean bideoaren helburua eta hobeto transmititu nahi duena zoriontasuna uste duguna baino gertuago daukagula da eta hau lortzea erraza dela. Kongoko biztanleak hori erakusten edo esaten dute dokumentalean zehar. Alegia, azken batean zailtasun guztien gainetik zoriontsu izaten ikasi behar dugula.
Hangoei, Kongoko herritarrei, erakusteko aukerarik izan al duzu?
Momentuz ezin izan diet erakutsi, baina etorkizunean gustatuko litzaidake, protagonistak ondo ezagutzen baititut eta badakit asko eskertuko didatela. Bigarren aldiz joan nintzenean aurretik egindako argazkiak erakutsi nizkien paperean eta txundituta geratu ziren, izan ere, askok ez dute izan aukerarik beraien burua ispilu baten aurrean ikusteko ere. Berriz joateko aukera izaten dudanean dokumentala erakutsiko diet; izugarria izan behar da beraien burua mugimenduan eta musikarekin ikusten dutenean.
Beste herrialderen batean horrelako beste bideo bat egiteko gogorik ba al duzu?
Badaukat beste proiektu bat eskuartean: udaran Porto Alegrera noa, bertan kazetaritza praktikak egiteko aukera eman baitidate. Fabeletako haurrekin egingo dut lan, umeak ezagutu nahi ditut, ze egoeratan bizi diren eta beraiek dituzten sentipenak ikusi. Dokumental hunkigarriago bat lortu nahi dut jendeak jakin dezan dena ez dela ematen duen bezala. Azken finean, hori da nire nahia, 10 urte eskas dituzten haur batzuk ezagutzea; beraien etorkizuna hobetzeko ametsa duten, nahiz eta gehienek ez duten lortuko.