Itxaso Araque: Damutzearen fantasia

"Maiz errua eta damua nahasi egiten ditugula uste dut. Errua moralarekin eta etikarekin lotuta dago, konbentzio sozialekin. Damutzeak izan ez denarekin jolastea dakar, beste erabaki bat hartu izatekotan jazo zitekeenarekin fantasian aritzea. Ni fantasia horretaz damutzen ez direnei buruz ari naiz".
Itxaso Araque (Donostia, 1988) gaztearen hitzak dira hauek, Damutzen ez direnak XII. Agustin Zubikarai Beka irabazita idatzia eta joan den urteko Durangoko Azokan Elkarrek argitaratua izan den bere lehenengo liburuaz. Araquek Gasteizen itzulpengintza ikasi ondoren Londresen master bat egin zuen. Egun, Ingalaterrako hiriburuko institutu batean frantses irakaslea da eta nobela honen lehen orriak (bere anaiak geroago Augustin Zubikarai lehiaketara bidali zituenak) institutu problematiko batean irakasten ari zela idatzi zituen, bertan bizitakoek eragindako emozioek bultzatuta.
Hiru istoriok osatzen dute liburua. Printzipio errotuenak irentsi eta izan nahi zutenaren kontrakoa bilakatzen dira Naroa, Stuart eta Andreas protagonistak. Nahiz eta hiru istorioak ez diren elkartzen, hiru protagonistek alde batera uzten dute behiala amestu zutena, halabeharrez bilakatu direna izateko. Pertsonaia hauen aitzakiaz, harreman pertsonalen ezina, ustelkeria politikoa, hirien gentrifikazioa, eta idealizatutako ikuspegiaren eta errealitatearen arteko talka lantzen ditu, besteak beste. Errealitatearen eta errealitate idealizatuaren arteko talka hauek Europako hiru hiritan gertatzen dira, non pertsonaia hauek hainbat erabaki hartu behar dituzten, zeinak damutuko zaizkien, ala ez.
• Damutzen ez direnak (Elkar, 2012)

Bibliografia
• Damutzen ez direnak (Elkar, 2012)