Islandiak ez du balerik ehizatuko 2024. urterako

Mundu mailan tradizio eztabaidatuena baleen ehizarena da, egun oraindik, Japonian, Norvegian eta Danimarkan praktikatzen dena. Islandia da herrialde horietako beste bat, baina azken honek baleak ehizatzeari utzi nahi dio 2024. urterako.
Japonia eta Norvegiak bezala, Islandiak baleak ehizatzeko lizentziak eta urteko kuota mugatu ditu. Groenlandia eta Kanadak ere bale ehiza jarduerak onartzen badituzte ere, soilik bizirauteko helburuarekin egindakoak onartzen dira, ez helburu komertzialekin egiten direnak. Izan ere, herrialde horietako gune batzuetan inuitak bizi dira, eta hauek, bizirauteko elikadura mota horren beharra dute, bizi diren lekuko baldintza muturrekoengatik. Hori dela eta, eurei baleen ehiza onartzen zaien, nahiz eta debekatua egon.
Aldiz, Japoniak, Norvegiak eta Islandiak, helburu komertzialengatik ehizatzen dituzte baleak. Balea haragiak eskari izugarria du elikaduraren merkatuan, nahiz eta haragi mota hau jatera leku horietara hurbiltzen diren kontsumitzaile nagusiak turistak izan.
2019an zehaztu ziren balea ehizaren azken Islandiak kuotak. Egun urtean 209 ale soilik ehizatu litezke. Japoniak ez bezala, zeinak urteko kuota guztiak aprobetxatzen dituen. Islandiak bale haragiaren eskariaren beherakada sumatu du. Orain dela hiru urtetatik hona, baleen ehizarako lizentzia duten bi erakunde ia mugimendurik gabe egon dira. Hain da horrela, horietako batek, orain dela bi urte bere jarduerak bertan behera uzten zituela iragarri zuela. Hori gertatu zenetik, ez da berriz ere Islandian baleen ehiza indarberritu.
Honegatik, Islandia bale ehiza debekatzea planteatu du 2024. urterako. Svandis Savavarsdottir, Islandiar alderdiko kideak argi du: "Arrazoi gutxi daude baleen ehiza onartzen jarraitzeko 2024. urtetik aurrera. Ez dago interes ekonomikorik praktika honekin jarraitzeko".
Izan ere, antzinan bale ehiza ohikoa bazen ere biziraupenerako, egun ez dago inongo arrazoirik mantentzeko, aipatutako Inuit tribuen kasua kenduta. Bada garaia, naturarekin dugun harremana birpentsatzeko.