Isaak Babel: Kosako judutarra

Zer edo zein da Babel? Film bat, Gonzalez Iñarritu zinemagile mexikarraren lan arrakastatsua. Duela urte erdira arte, ordea, aspaldi-aspaldiko dorre ezagun bat zetorkigun gogora, "Babel" entzun eta berehala. Ba al zenekien idazle interesgarri baten izena ere badela?
Isaak Babeli buruz ari gara; Errusiako Iraultzaren garaian, boltxebikeen alde borrokatu arren, Stalinek hil zuen idazleaz. Alberdania eta Elkar argitaletxeek euskaraz irakurtzeko aukera eman digute, bere obra nagusia euskaratuta Olga Martinez de Marigarto eta Roberto Serrano dira itzultzaileak: Zalditeria Gorria narrazio liburua.
Odesan jaio zen Isaak Emmanuelobitx Babel, 1894an. Ama judutarra zuen, eta horregatik, bazterketari aurre egin behar izan zion bizitza osoan. Gaztetatik ipuinzale, Maxim Gorki ezagutu zuen ikasle garaian; Gorki erregimen komunistaren idazle ofizial bihurtu zen gero, eta bizi artean 1936an hil zen haren babespean izan zuen beti Babel.
Iraultza garaian, kosakoen talde batean borrokatu zuen. Ez omen zen samurra izan. Borges idazlearen arabera, kosakoak antisemita porrokatuak ziren, eta Babelek bere dohaina erakutsi behar izan zuen, bakean utz zezaten. Esperientzia hartan ikusitakoa Zalditeria Gorria liburuan bildu zuen, hain zuzen: alde batekoen eta bestekoen izugarrikeriak, borrokara behartutako nekazari ezjakinak, zaldia burkidea baino gehiago maite zuten soldaduak Liburuak arrakasta handia izan zuen Sobiet Batasunean 30eko hamarkadan.
Babelek, baina, ez zuen bat egin Stalinek artean eta literaturan ezarri nahi zituen ideiekin. Areago, ironia erabilita, estalinismoa kritikatu zuen. Beste hainbaten bidea hartu zuen, beraz: espioia izatea leporatuta, 1939an, atxilotu egin zuten. Antza, bi urte geroago hil zen. Bi urte haiez ez dago inongo berririk. Diotenez, hil egin zuten. Fusilatuta.
BIBLIOGRAFIA
*Zalditeria Gorria
Elkar/Alberdania (2007)
*Odesako ipuinak