Iratxe Ansa, Espainiako Dantza sariduna

Iratxe Ansa, Espainiako Dantza sariduna Dantzari eta koreografo donostiarra saritu dute interpretazioan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/iratxe-ansa-espainiako-dantza-sariduna/@@download/image/aldesnudo-2.jpg
2020/10/20
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Dantzari eta koreografo donostiarra saritu dute interpretazioan.
Iratxe Ansa, Espainiako Dantza sariduna

Espainiako Dantza Saria eskuratu berri du Iratxe Ansa dantzari eta koreografo donostiarrak; epaimahaiak "gorputza elikatzeko duen maitasuna" azpimarratu du, interpretazioaren alorrean sarituz. Dantzariak 30.000 euro jasoko ditu sari moduan.

Ansak Donostian hasi zuen bere ibilbidea, bertako Goi Mailako kontserbatorioan; ondoren, Sttutgarten jarraitu zituen ikasketak. Bere ibilbidea nazioartean garatu du, besteak beste, Basilean, Gulbelkian, Espainiako Konpainia Nazionalean, Lyongo Opera Balletean eta Nederlands Danse Theather-en. Ez da egindako lanarengatik jaso duen lehen saria; hain zuzen, duela 13 urte Espainiako Dantzako Profesionalen Elkarteak ibilbidea aitortu zion, eta 2002an bi sari eskuratu zituen Benois de la Danse sarietan; Alemanako Solo Tanza jaialdian ere beste bi sari lortu zituen.

Koreografo moduan hogeina pieza sortuta, egun bakarkako ibilbide profesionala darama, dantzatu, sortuz eta irakatsiz; Igor Bacovich-ekin elkarlanean sortu du Metamorphosis Method dantza garaikideko metodo propioa.