Inside Llewyn Davis

1961ean New Yorken, Greenwich Village auzoan, Llewyn Davis estu eta larri bizi da folk musika egitetik. Negu hotzean, lagunen babesarekin aurrera doan bitartean, Bud Grossman ekoizle entzutetsuarekin froga bat egiteko aukera izango du. Coen anaien zinean ohikoa den legez, tonu iluna eta komikoa uztartzen dituen filma. Oraingoan baina, pertsonaietan inoiz baino gehiago sakondu dute, malenkonia erakargarri bat bistaraziz.