Inoizko egitarau zabalena Durangoko Azokan!

Badator Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka. 47. edizioa izango da aurtengoa eta, egun bat gutxiago izango badu ere, inoizko egitaraurik zabalenarekin dator: 253 erakusmahai, 400 nobedade pasatxo eta 300 ekitalditik gora. Abenduaren 6tik 9ra, Durangon!
Aurten, zazpi gune izango ditu azokak. Areto Nagusia, Saguganbara, Ahotsenea, Irudienea, Szenatokia, K@bia, eta Plateruena.
Aurkezpenen eta hitzaldi nagusien bihotza da Areto Nagusia; haur eta gurasoek Saguganbaran aurkituko dute euren tokia; Ahotseneak aurkezpen eta emanaldiak hartuko ditu eten barik eta zuzeneko harremanean jarriko ditu sortzaile eta hartzaileak; Irudienea euskal ikus-entzunezko sorkuntzaren berri izateko dauden erakustoki bakar horietako bat da, film laburrei dagokienean batez ere ('Morritson eta Gartzia', 'Deus eta Machina'...); Plateruenan, azokaren bizitza bor-bor sumatu ahalko da, kontzertuen gozamenarengatik (Gatibu, Flamen-ko 3.0...) eta bisitari, sortzaile eta kale giroaren topaleku ere badelako; teknologiak, sorkuntzak, kulturak eta edukien kontsumoko joera berriek erakustokia eta hausnar egiteko tokia izango dute K@bian, teknologia berriei eskainitako gunean (euskal jolas interaktiboak, teknologia libre ezberdinen tailer irekia...); eta azkenik, arte eszenikoek Szenatokian izango dute lekua.
Gune denak Durangoko Landako Erakustazokan egongo dira, Szenatokia, Saguganbara eta Plateruena izan ezik: San Agustin kultur gunean dago lehena, eta erakustazoka ondo-ondoan beste biak. Azoka bera 10:30etik 20:30era egongo da zabalik, baina gune batzuk beranduagora arte egongo dira irekita.
Kultura Ijitoa izango da aurtengo kultura gonbidatua. Izan ere, badira urte batzuk kultura ijitoa bizikide dugula euskal lurraldean, baina hala ere, kultura ikusezin bezain urrunekoa da gutako hainbatentzat. Kale Dor Kayiko elkartearekin elkarlanean, programazio zabala izango da: haurrentzako tailerrak, ipuin kontaketak eta jokoak, emakume ijitoaren aldarrikapena, hitzaldiak, erromintxela, musika zuzenean, fusio ikuskizuna eta beste hainbat sorpresa.
Argizaiola saria, bestalde, Benito Lertxundi musikariak jasoko du aurten, 60. hamarkadatik hona erreferente izan delako euskal musikaren sorkuntzan eta kulturgintzan, eta Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokarekin lotura estua izan duelako hasieratik.
Gerediaga elkarte antolatzaileak Durangora etorri eta Euskal Liburu eta Disko Azokaz gozatzera gonbidatzen zaituzte. Animatu!