Gizonezkoei zuzenduta dagoen indarkeria sexualaren aurkako kanpaina

Gizonezkoei zuzenduta dagoen indarkeria sexualaren aurkako kanpaina Eskoziako poliziak argitaratu du bideoa, gizonezko gazteei, emakumeekiko duten edo izan lezaketen jokabidea ezbaian jartzeko helburuz. Sare sozialetan aho batez txalotua izan da ekimena. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/inoiz-ordaindu-diozu-afaria-eta-sentitu-duzu-zurekin-zorretan-zegoela-gizonezkoei-zuzenduta-dagoen-indarkeria-sexualaren-aurkako-kanpaina/@@download/image/cover-no-seas-ese-chico-620x470.jpeg
2021/10/21

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Eskoziako poliziak argitaratu du bideoa, gizonezko gazteei, emakumeekiko duten edo izan lezaketen jokabidea ezbaian jartzeko helburuz. Sare sozialetan aho batez txalotua izan da ekimena.
Gizonezkoei zuzenduta dagoen indarkeria sexualaren aurkako kanpaina

Gutxitan ausartu da erakunde publiko bat gizonezko biztanleriaren jokabidea, eta honen hezkuntza patriarkala kritikatzen, batez ere, emakumeen aurkako indarkeriari dagokionez. Baina, kanpaina biral bihurtu izanak, Twitterren bakarrik 50 mila atsegin dut eskuratuz astebetean, argi uzten du erabat beharrezkoa dela ikuspegi hau. Gizonezko gehienak ez dira ispiluan begiratzen eta ez dira arazoaz ohartzen. "Indarkeria sexuala, ordea, zuk uste duzuna baino lehenago hasten da. Ez zaitez mutil hori izan" dio protagonistetako batek. Don't be that guy (ez zaitez mutil hori izan) deitzen da bideoa, biktimen jokabidea ezbaian jarri beharrean gizonezkoen jokabidean sakontzen duena. 

Horrelako kanpaina gehiagoren beharra agerian geratzen da datuak behatzen baditugu ere. Genero indarkeria arazo sozial larria dela uste dute emakumeen %74.2ak, aldiz gizonezkoen artean portzentaia %50ekoa da. 2021eko Gaztea eta Generoaren barometroaren arabera, genero indarkeria existitzen ez dela uste duten 15-29 urteko mutilen kopurua bikoiztu egin da. Espainiar Estatuan bertan, bost nerabetatik batek uste dut asmakuntza ideologiko bat besterik ez dela. 

Apenas minutu bat irauten duen bideoan, hainbat aktorek kameraren aurrean zenbait galdera jaurtitzen dizkiote ikusleari berarekin identifikatu dadin eta misoginia zabaltzen duten zenbait ohiko jokabide onartu ditzan. Oharkabean igarotzen diren anekdotan izan litezke eurentzat, baina emakumeak uzkurtuak sentitu daitezkeenak. "Inoiz emakume bati laztana deitu diozu edo txistu egin diozu kaletik ibiltzen zindoazela? Inoiz aurrez aurre berari begira geratu zara autobusean? Inoiz piropo bat bota diozu eta zure buruari galdetu zergatik ez dizkizun eskerrak eman? Inoiz bere mezuak irakurri dituzu eta berari erakutsi ondoren? Inoiz afaltzera gonbidatu duzu eta zerbait zor dizula sentitu? Inoiz tragoetara gonbidatu duzu berarekin zerbait edukitzeko asmoz? Eta mozkorra dagoenean, zer? Taxi batean sartu zure etxera eramateko?"


Kanpaina digital honen gizonezkoei gonbidapena luzatzen die elkarrizketan parte hartu dezaten, euren arduren inguruan lehengo pertsonan hausnartuz egunero salatzen diren bortxaketa, abusu eta jazarpen sexualen inguruan.
 Kanpaina ikusteko sakatu beheko irudian.