Inoiz baino berritasun gehiago GAZTEZULOren postuan Durangoko Azokan!

Inoiz baino berritasun gehiago GAZTEZULOren postuan Durangoko Azokan! Aurten, Goienkale 41. postutik pasa... ez zara damutuko! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/inoiz-baino-berritasun-gehiago-gaztezuloren-postuan-durangoko-azokan/@@download/image/gaztezulo_zer-2.jpg
2019/12/02
berria

 

 

Aurten, Goienkale 41. postutik pasa... ez zara damutuko!
Inoiz baino berritasun gehiago GAZTEZULOren postuan Durangoko Azokan!

Nola da posible dagoeneko abendua izatea? Ia konturatu gabe iritsi gara urteroko kultur zitarik garrantzitsuenaren atarira; hemen da Durangoko Azokaren 54. edizioa! Eta zuk, nola bizi duzu azoka? Korrika sartu eta standetan doan dituzten produktuak pilatzen dituzun horietakoa zara? Toti Martinez de Lezearen sinadura edo Berri Txarraken argazki bilduma lortzeko ilaran ematen duzu goiza? Goiz jaiki eta familia osoarentzat Gabonetako opariak erosteko aprobetxatzen duzu? Disko berria atera duen modako talde horren kontzertua ikustera zatoz? Durangora hurbiltzeko aitzakiak milaka dira, eta GAZTEZULOk arrazoi asko eskainiko dizkizu!

Eta zer eskainiko du aurten GAZTEZULOk azokan? Goienkale 41n topatuko gaituzue!

2020 EGUTEGIA / 3 euro:

Aurten Eider Iturriagaren (Izarbe Photo) argazkilariekin EGUTEGI rockeroa izango dugu salgai! Berri Txarrak, Anari, Willis Drummond, Libe, Gatibu, Liher, Grises, Kokein, Zea Mays, El Drogas, Anestesia eta Evaristo; euskal musikarien zuzenekoetako argazki itzelak 12 hilabetez gozatzeko!

2020 AGENDA / 15 euro: 

Iazko arrakasta itzela ikusita, aurten oraindik eta politagoa gelditu zaigu...GAZTEZULO 2020 AGENDA! Gure agendarekin dena txukun apuntatuta izateaz gain, Olrait Studio-k esklusiboki diseinatutako ilustrazioak topatuko dituzu hilero, eta ez hori bakarrik! Parranda egunak, bazkariak, hilekoa, medikua, edo nahi duzuna gogoratzeko pegatina esklusiboak ere diseinatu dizkigu! Eta ez hori bakarrik; hizki-zopak, jokoak, kultur gomendioak eta askoz gehiago topatuko duzu barruan! 

ABENDUKO GAZTEZULO:

BI, AZAL, BI PROTAGONISTA / 3 euro: eta dena aldizkari bakarrean! Erredakzioan berotu egin gara eta abendurako aldizkari berezia prestatu dugu; hala, alde batean Izaro Andres topatuko duzue, eta bestean Pello Reparaz. Bi abeslariek beren lan berriak aurkezten dabiltza, eta heuren ibilidea errepasatu dugu; horrekin batera, erreportaje interesgarriak, elkarrizketak, komikia, gomendioak, lehiaketak... denetarik topatuko duzue! Esan beharrik ez dago, harro gaude egindako lanaz!

KIKARAKADA: ARGAZKI LIBURUA eta KIKARA:

Eta noski, Durangoko Azokan ezin da falta aurten Zaporeak-ekin eta Galder Izagirreren Diapositivisme Studio-rekin batera elkarlanean landu dugun proiektu solidarioa. Azken hilabeteetan komunikabide guztietan bolo-bolo ibili dira txokolatezko kikara naranjak; orain, Durangoko Azokan esklusiban, proiektuaren mugarri den argazki bilduma ere salgai topatuko duzue. Dakizuenez, Liburua Galder Izagirrek Lesboseko haurrei txokolate kikarakada festan ateratako argazkiekin osatuta dago, eta baita euskal munduko hainbat idazle, bertsolari, kazetari eta musikarik idatzitako testuekin, adibidez, Ane Irazabal, Harkaitz Cano, Fermin Muguruza, Miren Amuriza, Pello Reparaz, Ilaski Serrano, Xabier Madariaga, Kike Amonarriz, Itxaro Borda, Jon Maia, Martxel Mariskal edota Laura Mintegi, eta baita Joseba Arguiñano, Anne Otegi, Vanessa Blazquez, Andoni Luis Aduriz, Pedro Subijana, edota Juan Mari eta Elena Arzaken errezetak ere, besteak beste.

         - KIKARAKADA LIBURUA + KIKARA: 35 euro.
         - KIKARAKADA LIBURUA: 29 euro.
         - KIKARA: 9,99 euro.

 

2019ko aldizkari guztiak + Berri Txarrak berezia ere bertan topatuko dituzu! 

GUREKIN LORATU NAHI DUZU? GAZTEZULORATU!

ABANTAILAK GAZTEZULOKIDE DIRENENTZAT:

Gogoratu dagoeneko Gaztezulokide bazara abantailak dituzula Durangon! Agenda merkeago eskuratu ahalko duzu, 12 eurotan!

GAZTEZULORATU ZAITEZ!

Oraindik ez zara gurekin Gaztezuloratu? Adi, eskaintza bereziak izango ditugu eta azokan.

PAPERA + DIGITALA: Hilero GAZTEZULO postontzian + online 30 euroren truke; gainera, egutegia + abenduko zenbakia opari!
PAPERA: Hilero GAZTEZULO postontzian 25 euroren truke; gainera, egutegia + abenduko zenbakia opari!
DIGITALA: Hilero GAZTEZULO online 15 euroren truke; gainera, egutegia opari!

PREZIO OROKORRAK:

Azaroko Berri Txarrak-en zenbakia eta abendukoa 3 eurotan izango duzu salgai, eta gainontzeko aurtengo zenbakiak 2 euroren truke eskuratzeko aukera duzu. Bestalde, GAZTEZULO telazko poltsak salgai izago ditugu 5 eurotan.