Infernu bilakatu ziren zinema errodajeak

Infernu bilakatu ziren zinema errodajeak 2015eko 'The Revenant' filma, urte hartako arrakastatsuena izateaz gain, beste alderdi baten erruz ere ezagun egin zen: ekoizpen hau errodatzen ari ziren bitartean lan talde osoa, klima oso gogor bati aurre egin behar izan baitzioten, errodajea amesgaizto bilakatuz. Hotz polarra, elurra eta logistika ikaragarria. Baina ez da zinemaren historiako kasu bakarra; infernu bilakatu ziren errodajeak ezagutu nahi dituzu? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/infernu-bilakatu-diren-zinema-errodajeak/@@download/image/Captura de pantalla 2019-04-01 a las 09.26.55.png
2019/04/01

Testua: Gaizka Izagirre @Gaizka_Izagirre

2015eko 'The Revenant' filma, urte hartako arrakastatsuena izateaz gain, beste alderdi baten erruz ere ezagun egin zen: ekoizpen hau errodatzen ari ziren bitartean lan talde osoa, klima oso gogor bati aurre egin behar izan baitzioten, errodajea amesgaizto bilakatuz. Hotz polarra, elurra eta logistika ikaragarria. Baina ez da zinemaren historiako kasu bakarra; infernu bilakatu ziren errodajeak ezagutu nahi dituzu?
Infernu bilakatu ziren zinema errodajeak

 'APOCALYPSE NOW' (1979, Francis Ford Coppola)

Apocalypse-Now-6
Filmaren hasierako sekuentzian, The Doors taldearen "The End" abestia entzun eta basoa erretzen duten bitartean, ez ziren zuhaitzak soilik kiskaltzen ari, filmaren protagonista askorentzat ere, errodaje hura infernu bilakatu baitzen. Ezin izan zen Vietnam-en errodatu, ondorioz, lan talde osoa Filipinetara mugitu behar izan zuen. Baina behin han zeudela, Olga izeneko tifoiak produkzio set guztia suntsitu zuen. Ageri diren helikoptero ezagun horiek, Filipinetako armadaren mailegua izan ziren. Hauek, abisurik pasa gabe hartzen zituzten berriro, errodajea etengabe atzeratuz.

tumblr_nm6ye3qeOw1rovfcgo7_r1_1280
Baina gertakizun guzti horiek larriak izan baziren ere, askoz ere harrigarriagoak izan ziren antzezle eta lan talde osoari gertatutakoak; Martin Sheen aktoreak malaria jasan ostean, infartu bat eman zion. Coppola-k, bere poltsikotik sekulako diru pila jarri eta xentimorik  gabe zegoenenez, hiru aldiz mehatxatu zuen bere buruaz beste egingo zuela. Marlon Brando eta Dennis Hopper aktoreek ez zuten elkarrekin errodatu nahi. Brandon gainera, ez zen gai gidoiaren esaldiak gogoratzeko eta eszena askotan inprobisatu egin behar izan zuen. Arazoak izan zituzten alkohol gehiegi edaten zuelako eta bere gehiegizko pisua zela eta. Hopper-en kasuan, drogen mendekotasuna izan zen arazoa.
Guztia hobeto ulertu eta ikusteko ez galdu errodaje horren inguruan eginiko,  Hearts of Darkness: A Filmmaker's Apocalypse dokumental harrigarria.

'JAWS' (1975, Steven Spielberg)

WPoZEjt
Steven Spielberg zuzendariarentzat, sekulako amesgaiztoa izan zen Jaws filmaren grabaketa. Errodaje denboratik eta aurrekontutik pasa egin ziren nabarmen. 4 milioi dolar zeuden iragarriak eta 12 gastatu zituzten. 55 egun grabatzeko eta azkenean 159 behar izan zituzten.

bruce-jaws
Robert Shaw-k eta Richard Dreyfuss-ek oso erlazio txarra zuten eta sekulako istiluak izan zituzten errodajean. Spielberg, itsasoan grabatzearekin tematu zen. Marrazo mekanikoekin izandako arazoak zirela eta, -oso gaizki funtzionatzen zuten- pantailan, nahi bezain gutxiago azaltzea eragin zuen. Dena den, nahigabe izanda ere, erabaki horri esker, filmaren tentsioa guzti hori asko ere hobeto transmititzea lortu zuten.

 

'TITANIC' ( 1997, James Cameron)

a_behindthescenes_look_at_the_making_of_titanic_640_22
Zisterna erraldoi batean izandako errodaje bukaezinak, atzerapenak, hotzeriak eta infekzio ugari eragin zituen. Zurrumurruek diotenez gainera, James Cameron zuzendariaren despotismoaren erruz, produkzio taldeko norbaitek, haluzinogenoak jarri zituen talde osoak jan behar zuen zopa lapiko baten barruan.

'WATERWORLD' (1995, Kevin Reynolds)

drained2
Beste zorigaiztoko uretako errodaje bat. Aurrekontua 175 milioitaraino igo zen, Universal Studios enpresaren babesa eta Kevin Costner-en ibilbidea kolokan jarriz.  Jeanne Tripplehorn eta Tina Majorino aktoreak itotzeko zorian egon ziren, urpekarietako batek deskonpresio arazo larriak izan zituen, urakan batek dekoratu guztia pikutara bidali zuen eta abar.

 

'HEAVEN´S GATE' (1980, Michael Cimino)

heavens_2621253b
Heaven's Gate filmean, Michael Cimino zuzendariaren megalomania eta handiuste horrek, United Artists-en pazientziarekin akabatzea lortu zuen. Dekoratuak ipini eta ipini aritu zen erreparorik gabe eta grabaketa amaitu zenean, estudioei bost ordu t´erdiko iraupena zuen film bat bidali zien. Hauek haserre bizian, 2 ordutara murriztu zuten filma. Final Cut: The Making and Unmaking of Heaven's Gate dokumentalean ikus dezakezu guztia.

B9_wo1bCYAAxoK0

 

 'FITZCARRALDO' (1982, Werner Herzog)

Fitzcarraldo
Werner Herzog zuzendaria burua galtzeko zorian egon zen Brasilgo oihanean grabatu zuten film honekin. Brian Fitzgerald Irlandarrari buruzko film bat errodatzea zen helburua. Bere ametsa, Amazoniaren erdian opera antzoki bat eraikitzea zen, eta amets horren atzetik abiatzen da abenturak eta dramak gainezka egiten duten bidaia errepikaezin batean.

fitzcarraldo6
Orain urte batzuk argitaratu zuen bidaia-koadernoetan Herzogek azaltzen duen bezala, filmean kontatzen den abenturaren parekoa -edo handiagoa- izan zen errodajea bera. Administrazioekin eta indioekin izandako arazoez gain, Herzog eta Kinskiren arteko maitasun-gorroto erlazioak hondamendiaren muga-mugaraino hurbildu zuten filmaren errodajea. Ship vs Rapids! - from making of Fitzcarraldo ikusi eta hobeto ulertuko duzu guztia.

 

'ON KIXOTE' ( Terry Gilliam)

terry_gilliam
Film hau grabatzeaz amaitu ez zuten arren, 2018an azkenik, The Man Who Killed Don Quixote izeneko filma estreinatu zuten. Jatorrizko errodajea ordea, ezbehar harrigarriz, kasualitate sinestezinez eta ehunka gorabeheraz josi zen hasieratik. Grabaketa horrek suposatu zuen eromena bizitzeko, onena, 2002ko Lost in La Mancha dokumentala ikustea duzu.

url6 

 

'THE REVENANT' (2015, Alejandro González Iñárritu)

The-Revenant-22-620x413
The Revenant filma errodatzen ari ziren bitartean, Leonardo DiCaprio, Iñarritu eta lan talde osoa, klima oso gogor bati aurre egin behar izan zioten. Hotz polarra, elurra eta logistika ikaragarria. Klimatologia gogor horren erruz, Kanada-tik, Patagonia-ra mugitu behar izan zuen lan-talde osoa. Aurrekontua 135 milioi dolarretaraino igoaz.

revenant-dicaprio-inarritu-scalping-700x350
Dicaprio aktorea izozturiko uretan sartu behar izan zuen etengabe, larru pisutsu eta busti bat gainean zuela, mendiak eskalatu eta bisonte-gibela gordinik jan.