Indarkeria matxistagatik euren etxea utzi behar duten biktimen maskotak jasotzeko sarea

Indarkeria matxistagatik euren etxea utzi behar duten biktimen maskotak jasotzeko sarea Genero indarkeriaren aurkako plan honek emakume hauen animalientzako leku seguruak kudeatzen dituzte etxetik alde egin beharrean aurkitzen badira. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/indarkeria-matxistagatik-euren-etxea-utzi-behar-duten-biktimen-maskotan-jasotzeko-sarea/@@download/image/perros-y-mujeres-victimas-de-violencia-de-genero-mujeres-maltratadas-son-amenazadas-con-matar-a-sus-animales-115802194121.jpg
2020/05/26

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Genero indarkeriaren aurkako plan honek emakume hauen animalientzako leku seguruak kudeatzen dituzte etxetik alde egin beharrean aurkitzen badira.
Indarkeria matxistagatik euren etxea utzi behar duten biktimen maskotak jasotzeko sarea

Emakume hauek lehendik jasaten duten indarkeria areagotu egin du konfinamenduak. Hori dela eta, biktima hauetako batzuk etxetik alde egin beharra zutela erabaki zuten. Emakume horietako askok txakur edo katuak zituzten, baina alde egitean ezin zituzten beraiekin eraman. 

Honetaz jabeturik Espainiar Estatuko Animalien Eskubideen aldeko Zuzendaritza Orokorrak horrelako kasuak kudeatzen ditu. VioPet deitzen da eskura duten  eta dirudienez oso ondo funtzionatzen ari da, ez funtzionatzea hobe litzatekeen arren. 

Horrela, programak genero indarkeria pairatzen duten emakumeen animalientzat espazio seguruak kudeatzen ditu hauek etxetik joaten direnean. Animalia hauek emakumea joatean, maskota hauek jasotzeko prest agertu diren etxeetara bideratzen dira. 

Izan ere, konfinamendua hasi zenetik biolentiza kasuen kopuruak gora egin du. Kasu horietatik, Animalien Eskubideen aldeko zuzendaritza orokorrak astero 20 aldiz esku-hartu behar izan du. Jada milaka pertsonako zerrenda dute prest daudenak maskota horiek euren etxeetan jasotzeko. Hala, biktimaren hurbileneko pertsonen etxeetan uzten dira animaliak. Emakume askok ordea, ez dute erasotzailearekin bizi diren etxea utzi nahi izaten, errudun sentitzen baitira bertan uzten dituzten familia-kide eta animaliengatik.  

Programa honetara batzen diren emakume eta boluntarioek, segurtasunagatik, ez dute elkarren identitatea ezagutzen, nahiz eta animalien argazki eta bideoak bidaltzen zaizkion biktimari. Horrela, nahiz eta euren maskota zaindu dutena ez ezagutu oso eskertuak agertzen dira eta askok diote, ez ezagutu arren pertsona horiek jada familiakoak direla.