Osasun alarma egoeran indarkeria matxistarekin lotutako dei eta kontsultak %50 igo dira

Osasun alarma egoeran indarkeria matxistarekin lotutako dei eta kontsultak %50 igo dira Espainiar Estatuan 016 telefonoan jasotako deiak eta online kontsultak %47 hazi dira Alarma Estatua martxan jarri zenetik. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/osasun-alarma-egoeran-jada-bi-hilabete-egingo-ditugu-eta-indarkeria-matxistarekin-lotutako-dei-eta-kontsulta-50-igo-dira/@@download/image/unnamed.jpg
2020/05/21

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Espainiar Estatuan 016 telefonoan jasotako deiak eta online kontsultak %47 hazi dira Alarma Estatua martxan jarri zenetik.
Osasun alarma egoeran indarkeria matxistarekin lotutako dei eta kontsultak %50 igo dira

Espainiar Estatu Berdintasunaren Ministerioak argitaratu dituen zenbakien arabera, martxoaren 14tik pasa den maiatzaren 15era 17.022 laguntza eskaera egon dira, 2019an garai berdinean baino 5.447 gehiago. Horri babes emozional eta psikologikoa bilatuz egin diren Whatsapp bidezko 1.678 kontsulta gehitu behar zaizkio. 

Hori dela eta Espainiar Gobernuko Genero Indarkeriaren aurkako Victoria Rosell delegatuak ez erlaxatzeko deia luzatu du eta deseskalada fasean egoera hauek kontuan hartzeko. Izan ere, apirileko lehengo hamabostaldian erregistratutako datuak alderatzen badira eta maiatzaren lehengoak, kontsultek jaitsiera ahul bat izan dute: deiak murriztuz egin dira %0.2 eta online kontsultak 150etik 41era. Alta, zifra hauek Rosell-en arabera zerbitzu hauen beharra erakusten dute, kasuak ez baitira justiziaren bidez detektatu behar bakarrik, baita osasun eta zerbitzu sozialen bidez ere. 

Whatsappeko txata izan da Espainiako Gobernuak alarma garian martxan jarritako neurrietako bat biktimei babes handiagoa emateko. Horretaz gain, euren etxeak utzi beharrean aurkitzen ziren emakumeak jasotzeko hotelak ere eskuragarri jarri zituen,