Ikerketa berri baten arabera, baraualdian oinarritzen diren dietek immunitate-sisteman eragin lezakete

Ikerketa berri baten arabera, ordea, baraualdiek bihotzeko gaixotasunak eta minbizia pairatzeko arriskuak gehitu ditzateke, gure immunitate-sisteman eragiten baitute. Beraz, dieta hauetakoren bat jarraitzen baduzu, edo besterik gabe, gosaltzea gustatzen ez bazaizu, litekeena da ohiturak aldatzeko garaia izatea.
Otordu batzuk ez egiteak, gosariak barne, gure garunean kalteak eragin litzake. Ikerketaren arabera, bertan ditugun immunitate-zelulak kaltetzen ditu. Gure immunitate-sistemak borrokatzen du infekzio eta gaixotasunen aurka. Ikerketa Immunity aldizkarian argitaratu da eta modan jarri den baraualdiaren epe luzerako ondorioen inguruan sakondu du. Ikerketaren autore nagusia Filip Swirski da eta honakoa adierazi du: "Geroz eta kontzienteago gara baraualdiak osasuntsuak direla. Hainbat froga daude praktika honen onurak erakusten dituena. Gure ikerketa ohartarazpen bat baino ez da, esaten duena baraualdiak osasunean kostu bat izan lezakeela".
Ikerketa burutzeko, arratoi batzuk bi taldetan banatu ziren. Talde batekoei gosaria eman zitzaien esnatu eta berehala; besteei, berriz, ez. Adituek behatu zutenaren arabera, globulu zurien ekoizpenean ezberdintasuna nabaritu zuen bi taldeen artean. Globulu zuriek egiten diete aurre infekzioei, bihotzeko gaixotasunei eta minbiziei. Ikerketaren hastapenetan, animalia guztiek globulu zuri kopuru berbera zuten, baina baraualdiaren ostean, gosea pasa zuen taldekoen odol-fluxutik globulu zurien %90a desagertu egin zen. Egindako eskanerren arabera, globulu zuriak berriz ere euren jatorrira itzuli ziren, hezur-muinera, hibernatzera.
Ikertzaileek arratoiei baraualdia mantendu zieten 24 ordutan zehar, eta ondoren elikagaiak eman zizkieten. Berriz ere jaten hasi zirenean, hezur-muinean ezkutatuak zeuden zelulak odol-fluxura itzuli ziren ordu gutxiren buruan. Honek hanturak sortu zituen, organismoaren zaurgarritasuna gehituz, babestu beharrean. Beste azterketa baten bidez frogatu zuten baraualdian zehar, garuneko zenbait gunek monozitoen erantzuna kontrolatzen zutela, estres jokabideak sortuz. Swirski-ren aburuz ikerketak frogatzen du, alde batetik, baraualdiak monozitoen kopurua murrizten duela, "eta pentsa genezakeela hori ona dela, hantura sortzen duten osagaiak baitira. Alta, elikagaiak berriz txertatzean odolera monozito hauek, modu oldarkorrean itzultzen dira, eta hori arazo bat izan liteke".
Bestalde, barauak erreserba hauek doitzen ditu bai, baina ez beti organismoarentzat onuragarri izan litezkeen moduan, infekzio baten aurrean zaurgarriago bilakatu baikaitzake. Zelula hauek horren garrantzitsuak direnez gaixotasunen aurrean, funtsezkoa da hauen funtzioa kontrolatzea. Hori bai, aipatu behar da, oraingoz ikerketa arratoietan bakarrik burutu dela, ikusteko dago gizakietan emaitza berak eskuratuko liratekeen ala ez.