Ikerketa batzuen arabera ez dugu heldutasuna eskuratzen 30 urteak bete baino lehen

Ikerketa batzuen arabera ez dugu heldutasuna eskuratzen 30 urteak bete baino lehen Peter Pan sindromeak jota, oraindik ume sentitzen bazara lasai, zientziak dio hori normala dela. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ikerketa-batzuen-arabera-ez-dugu-heldutasuna-eskuratzen-30-urteak-bete-baino-lehen/@@download/image/Captura de pantalla 2023-10-02 a las 9.25.03.png
2023/10/03
Peter Pan sindromeak jota, oraindik ume sentitzen bazara lasai, zientziak dio hori normala dela.
Ikerketa batzuen arabera ez dugu heldutasuna eskuratzen 30 urteak bete baino lehen

Heldutasuna 18 urterekin eskuratzearen kontzeptua litekeena da guztiz zehatza ez izatea. Peter Jones buru duen neurozientzialari talde baten ikerketak aurkakoa iradoki du.

Aurkitu dutenaren arabera 18 urteko gazte baten garuna oraindik aldaketa substantzialak bizitzen ari da, heldu arora igarotzeko trantsizio betean baitago. 

Cambridge Unibertsitateko Peter Jones irakasleak azpimarratu duenaren arabera haurra izatetik helduarorako trantsizioak hiru hamarkada behar ditu gauzatzeko eta beraz, ez dago adin jakin bat helduaroa markatzen duena. Dena den, zientzialariek adin hori gutxi gora behera 30 urte inguruan kokatu dute. 

Beraz, hogei urteen bueltan bazabiltza eta zure buruari jada erabat garatutako heldua ote zaren galdetu badiozu, ziur izan zure garunak eboluzionatzen jarraitzen duela eta heldutasuna eskuratzearen esperientzia uste zena baino luzeagoa dela, bakoitzarentzat bakarra eta errepikaezina.